Mendia

Mendia
2015-11-17 11:36:24
IRTEERETAN PARTE HARTZEKO, FEDERATUTA EGOTEA ESKATUKO DA
Zabalik dauka Aloñak, mendian federatzeko kanpaina

Aloña Mendiko mendi sailak 2016 urterako federatu kanpaina martxan jarri du. Aurten federatuta egon direnei automatikoki berrituko zaie txartela, kontrakorik esaten ez badute. Federatu berriak egiteko edo federatu txartelean aldaketa egiteko, bi aukera egongo dira: Egunotan Aloña Mendiko egoitzatik pasatzea edo internet bidez datuak emanda norberak egitea.

 

Mendi sailetik adierazi dutenez, aurten, iaz bezala, ezin izango da txartela telefonoz tramitatu. Aurtengo federatuei automatikoki berrituko zaie txartela. Federatu berriak eta estalduran egin beharreko aldaketak Aloña Mendiko egoitzan tramitatuko dira egun hauetan: azaroak 18, 24 eta 26 (19:00-21:00). Internetez egiteko aukera ere egongo da alona.federatuak@gmail.com helbidean, azaroaren 25a baino lehen.

 

Beharrezko dokumentazioa

Txartelak tramitatu ahal izateko, nortasun datuez gain, kontu korronte zenbakia, email helbide bat, federatu maila (Euskal, FEDME) eta nahi diren gehigarriak (Frantziar Pirineoa, mundu osoa, BTT, pistako eski alpinoa, snowboard...) behar dira. Prezioak Euskal Mendi Federazioaren batzarrean onartu ziren eta bertako webgunean kontsulta datiezke.

 

Mendi saileko arduradunek, federatuta egotearen garrantzia azpimarratu nahi dute. Arazoak saihesteko edota Aloña Mendiko irteeretan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango baita mendian federatuta egotea.

Mendian federatzeko kanpaina zabalik dago. Argazkia: www.vhwellfit.com.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.