Besteak

Besteak
2015-11-16 17:39:11
FINALEAN ENEKO UGALDE MENDEAN HARTU ZUEN
Aitor Magallanesek irabazi du Mikel Deunaren tenis txapelketa

Aitor Magallanes aretxabaletarra izan da aurtengoan, Mikel Deunaren tenis txapelketako irabazlea. Azken bi edizioak irabazi ditu arrasatearrak eta gaztea izan arren, etorkizun handiko tenislaria dela erakutsi berri du. Larunbatean jokatu zen finala eta Magallanesek, 6-2 eta 6-1 hartu zuen mendean, Eneko Ugalde Aloña Mendi taldeko bergararra.

 

Txapelketak 32 partehartzaile izan ditu, tartean 7 herritar izan direlarik. Irailean hasi eta pasaden asteburura arte luzatu da eta duela bi urteko ekitaldiarekin alderatuta -iaz ez zen jokatu, pistako obren ondorioz-, aurten lau jokalari gehiagok eman dute izena txapelketan. Antolatzaileek esan digutenez, Gipuzkoa osoko tenislariak batu ditu aurtengoak eta alde horretatik, pozik daude jaso duten erantzunarekin.

 

Final nagusia larunbat goizean jokatu zen pista eraberrituan. Aitor Magallanes aretxabaletarrak, Eneko Ugalde bergararra izan zuen aurkari eta lehenak nagusitasun osoz irabazi zuen. 6-2 eta 6-1 emaitzarekin gaztea izan zen nagusi eta asteburukoarekin, bere bigarren titulua eskuratu du San Migel txapelketan. Aurrez, aurtengo Udaberri Txapelketa ere irabazi zuen Magallanesek.

 

Kontsolazioa eta 3-4 postuak

Final nagusiarekin batera batera, 3. eta 4. posturako partida eta kontsolazio finala ere jokatu ziren larunbatean. Aurrenekoan, Roberto Irizar oñatiarrak 6-4 / 5-7 / 7-3 galdu zuen Iñigo Ziarsoloren aurrean. Kontsolazio finala berriz, Fermin Tenarentzat izan zen. Tenak 6-2 eta 6-0 markagailuarekin hartu zuen mendean Ainhoa Zumalde oñatiarra.

Magallanes irabazlearen saria jasotzen. Argazkia: Tenis saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.