Futbola

Futbola
2015-10-01 08:52:17
PENALTIETAN (4-2) NAGUSITU ZITZAION SASQUATCH TALDEARI
Zalaparta garaile, aurtengo San Migel F7 txapelketan

Herriko Futbol Txapelketa denboraldi berrirako prestatzen hasia da. Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Migel F7 txapelketa jokatu da azken asteotan Larrañako futbol zelaian. Larunbaten jokatu zen finala Zalaparta eta Sasquatch taldeen artean. Arauzko denbora 2-2 berdinketan amaitu zenez, denboraldiko lehen titulua, penalti jaurtiketen bidez erabaki zen. Hemen, Zalaparta taldekoak izan ziren onenak.

 

Azken asteetan kanporaketa ezberdinak jokatu ostean, pasaden larunbatean jokatu zen zazpigarren SAn Migel F7-ko final nagusia Larrañako futbol zelaian. Aurtengo denboraldian sortu berri den Zalaparta, eta Sasquatch taldeek merezimendu osoz lortu zuten finalerako txartela eta bien arteko neurketa berdinduak erabaki zuen denboraldiko aurreneko titulua.

 

Partidua orokorrean oso parekatua izan zen. Bigarren zatira arte ez zen markagailua mugitu eta aurrea hartzen lehenak, Sasquatch taldekoak izan ziren. 2-0 errenta hartu zuten hori-beltzek Mikel Uribetxebarriak eginiko golei esker. Baina Zalapartak ez zuen amore eman eta futbol zelai txikiaren ezaugarriak oso ondo baliatu zituen hainbat aukera egin, eta horietako bi sartzeko. Goleatzaileak, Martxel Gereka eta Unai Uribetxebarria izan ziren. Hori horrela, finala 2-2ko emaitzarekin amaitu zen. Honenbestez, titulua penaltietan erabaki zen eta hemen, Zalaparta izan zen nagusi 4-2 emaitzarekin.

 

Superkopa urriaren 10ean

Aurredenboraldiko txapelketa amaituta, ligan noiz hasiko zain daude denboraldi berrirako izena eman duten 13 taldeak. Orotara iaz baino talde bat gutxiago izango da 15/16 denboraldian eta honek, aldaketa nabarmen bat ekarriko du txapelketaren joku dinamikan. Azken urte luzeetan ez bezala, talde gutxi daudenez, multzo bakarreko liga egingo da eta guztiek jokatuko dute elkarren aurka. Okerrik ezean, urriaren 17-18ko asteburuan hasiko da denboraldi berria.

 

Aurretik baina, urriaren 10ean,uperkopa jokatuko da. Hiru hamarkada galduta egon zen titulua iaz errekuperatu zen eta iazkoan Kalañatasaray izan zen txapelduna. Aurtengo finalistak, Kalañatasaray (ligako irabazlea) eta Bundeswehr (kopako irabazlea) izango dira.

Zalapartako kideak garaikurrarekin. Argazkiak: Anton Sierra.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.