Arku-Tiroa

Arku-Tiroa
2015-09-21 16:14:45
ARKU BILUZIA MODALITATEAN, LEHEN HIRU SAILKATUAK OÑATIARRAK IZAN ZIREN
70 arkulari bildu ziren atzo, VII. San Migel Sarian

Basoko Arkutiraketako VII. San Migel Saria ospatu zen atzo Oñatin. Arantzazu auzoan kokaturiko Zozopase inguruan lehiatu zen txapelketa beste urtebetez, Aizkorri-Aratz Natur Parkean. Herriko saria jokatu aurretik baina, 2015eko Autonomien arteko ligako 5. jardunaldirako eta Gipuzkoako Open Ligako 3.erako puntuagarria izan zen beste ibilibide bat osatu zuten lehiakideek. Orotara, 20 postuko bi ibilbidek osatu zuten atzo goizeko jardunaldia.

 

Udako eguraldi zoragarriaren ospatu zen atzo, VII. San Migel Saria. 70 arkulari inguru elkartu ziren Zozopasen. Aipatzekoa, 12 emakumezko eta 6 gaztetxok ere aritu zirela horien artean. Txapelketan aritu ziren taldeak ere txoko ezberdinetatik etorritakoak izan ziren. Amurrio, Aurrera eta Kiowa arabarrak; Abanto Gezaleriak, Santurtzi eta Zugaztieta bizkaitarrak; Diarco, Ordizia eta Txantxiku Arkulariak gipuzkoarrak; Lakarri, Salesianos, Arco Iruña, Tudela, Arco Ribera eta Compañía de Arqueros de Olite nafarrak izan ziren lehian aritu zirenak.

 

Bi ligetarako puntuagarria zen ibilibidea amaitu ostean, SUSTRAI Fruta Dendak eskeiniriko produktuak dastatu, atseden pixka bat hartu eta San Migel Saria lehiatzen hasi ziren parte hartzaileak. Arkulariak arkuaren arabera banatzen direnez, lau kategoria ezberdinetan banatu ziren sariak. Emakumezkoetan, arku biluziko lehenengo saria Amurriora joan zen, arku biribildu eta zuzenekoa berriz, Nafarroara. Gizonezkoetan arku libre eta biribilduko sariak, Ordiziar batek eraman zituen eta arku zuzenekoa Nafarroara joan zen.

 

Arku biluzian oñatiarrak nagusi

Lehian jarri ziren sari guztien artean, Oñatin gelditu ziren sari bakarrak arku biluzia modalitatekoak izan ziren. Txantxiku Arkulariak taldeko Ander Letamendi, Gaizka Otadui eta Martin Letamendik osatu zuten hurrenez-hurren aipatu mailako podium nagusia.

Arku biluzian oñatiarrak nagusi izan ziren. Argazkiak: Txantxiku Arkulariak.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.