Saskibaloia

Saskibaloia
2015-09-08 20:51:26
EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILAN ETA EBA-N ARITUKO DA
Alain Anton oñatiarra, Espainiako federakuntzako epaile izango da

Ustekabeko albistea jaso berri du azken orduotan Alain Anton saskibaloi epaileak. Hasiera batean, Lehen Maila Nazionalean jarraitzekotan zen txatxikuarra beste urtebetez, baina azken orduan Espainiako Federakuntzak egindako eskaera bati esker, estatu mailako kategorietan ariko da 29 urteko oñatiarra; EBA eta Emakumezkoen 2. mailako epailea izango da datorren denboraldian.

 

Igandean bertan jaso zuen Gipuzkoako epaileen ordezkaritzako deia Antonek. «Espainiako Federakuntzak beste epaile bat nahi zuen estatu guztian zehar jokatzen diren EBA eta Emakumezkoen bigarren mailarako eta ni izan naiz aukeratua». Deia sorpresaz hartu du Alainek baina azken urteetan egindako lanaren errekonozimendua izan dela onartu digu: «Zazpi urte daramatzat epaile lanetan eta azken bi denboraldietan Lehen Maila Nazionalean lan txukuna egin dudala iruditzen zait».

 

Espainiako txapelketak

Urtean zehar egindako lan bikainari, ekainean Galizian infantil mailako Espainiako txapelketan egindako lana gehitu behar zaio. «Horrelako txapelketak azterketak izaten dira guretzat» dio txantxikuarrak. Galiziakoa gainera, ez da bere estreinekoa izan Espainiako txapelketa batean. Izan ere, iazko ekainean Tenerifen egon zen emakumezkoen kadete mailako txapelketan. Azken urteetan bilatu duen ametsa bete duelako «pozik eta denboraldia hasteko irrikitan» dagoela esan digu.

 

Alain Anton, epaileen bigarren multzoan arituko da. Honenbestez, epaile oñatiarrak, Euskal Saskibaloi Federazioko Lehen Mailako Gizonezkoen zein Emakumezkoen partidak eta Euskal Ligako partidekin batera, Espainiako Federazioko EBA maila eta Emakumezkoen 2. mailako epailea izango da aurrerantzean.

Alain Espainiako txapelketan. Argazkia: Iñaki Igartua.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.