Mendia

Mendia
2015-09-02 10:56:51
POSETS MENDIRA JOANGO DIRA (IRAILAK 12-13)
Pirinioetara irteera Aloña Mendirekin

Abuztuko oporraldia igaro ostean prest dauka Aloña Mendik iraileko mendi irteera berria. Hileroko irteerekin jarraituz, oraingo honetan, irailaren 12ko asteburuan, Pirinioetara joango dira mendi sailekoak. Irailaren 8ra bitartean egongo da zabalik izen ematea. Irteeran parte hartu ahal izateko, mendian federatuta egotea beharrezkoa izango da.

 

Asteburuko irteera antolatu du Aloña Mendik irailaren 12 eta 13rako. Larunbatean goizeko 6etan abiatu eta Erisetik Angel Orús aterpetxera igoko dute, 1000m.-ko desnibela irabaziz. Igandean Posets mendira igoko dute (1200 m.-ko desnibela). Antolatzaileek jakinarazi duenenez, irteerak teknikoki ez du zailtasunik, baina mendien altuerak eta inguruak zaildu egiten dute ibilbidea. Horregaitik, fisikoki ondo gertatuta joan behar dela gaineratu dute.

 

Izen ematea zabalik

Izen emate epea irailaren 8ra bitartean egongo da zabalik. Bazkideek 60 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnak, 70 euro. Langabetuek berriz, 50 euro. Bestalde, FEDME txartela ez daukanak 10 euro gehiago ordaindu beharko ditu aterpetxean.

 

Gehienez 20 lagunenetzako lekua egongo da eta irteeran parte hartu ahal izateko mendian federatuta egotea derrigorrezko baldintza izango da.

Posets mendia. Argazkia: www.trigazasur.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.