Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-07-21 10:08:51
42. POSTUAN AMAITU ZUEN PROBA. ARAZO MEKANIKOAK IZAN ZITUEN.
Zapore gazi-gozoarekin itzuli da Danel Gereta, Espainiako BTT txapelketatik

Danel Gereta oñatiarra zapore gazi-gozoarekin itzuli da Espainiako BTT txapelketatik. Arazo mekaniko ugari izan zituen eta proban zehar izandako erorketek ere, ez zioten utzi barruan zeraman guztia ateratzen. Hala ere, bere aurreneko esperientzia izanik, ikasgai ona izan du asteburuan Valladoliden txantxikuarrak. Junior mailako proban lehiatu zen igande goizean eta 42. postuan amaitu zuen lasterketa.

 

Cerro de las Contiendas (Valladolid) herriak, Espainiako biker onenak hartu zituen asteburuan. Estatu osoko 700 kirolari inguru bildu zituen lehiak eta junior mailako proban Danel Gereta oñatiarrak 42. postua eskuratu zuen. Euskal Selekzioko ordezkariarentzat bere aurreneko esperientzia izan zen tamaina honetako txapelketa batean eta lasterketa amaitzea lortu zuen. Kontutan hartuta bere inguruan zituen ziklista gehienak berak baino entrenamendu eta esperientzia gehiago zutela, emaitza positiboa izan dela esan daiteke.

 

16,8 kilometroko proba osatu behar izan zuten igande goizean gazte mailako ziklistek. 4 kilometro pasatxoko zirkuitu bati beste horrenbeste itzuli eman behar izan zizkiotelarik. Arazo mekaniko eta erorketek oñatiarraren lasterketa asko baldintzatu zuten arren, Gereta nahiko erregularra izan zen. Lehen itzulia 21:25 osatu zuen; bigarrena 22:32ean; hirugarrena 22:35ean eta azken itzulia, 24:17an bete zuen. Normala den moduan azken itzulian aurreko hiruretako nekea pilatu zuen Oñatiko biker gazteak.

 

Azkenean 1:30:47 osatu zuen ibilbide guztia eta 42. postuan amaitu zuen txapelketa. Junior mailako garaipena, Josep Duran (1:09:05) kataluniarrarentzat izan zen. Bestalde, larunbatean "Eliminator" izeneko modalidade berrian ere parte hartu zuen Geretak eta aurreneko kronoan 23. denbora onena egin ostean, lehen fasean kanporatua izan zen.

 

Sailkapen ofiziala [hemen].


Gereta Valladolideko lasterketan. Argazkiak: Pako Rojas.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.