Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-07-20 17:21:13
EURIAK ERABAT BALDINTZATU ZUEN LASTERKETA
Ivan Morente kataluniarra onena, Kantoikriten laugarren edizioan

Euriak erabat baldintzatu zuen larunbatean, pinoi finkodun bizikleten lasterketaren laugarren edizioa. Inoiz baino partehartzaile gehiago izan ziren irteeran (54), baina lasterketa buruko ziklisten erritmo bizia eta batez ere, euriaren ondorioz, 3 txirrindulari soilik iritsi ziren helmugara. Onena, Bartzelonatik etorritako Ivan Mornete izan zen. Emakumeen artean, Irene Mendezentzat izan zen garaipena.

 

Egun guztian zehar euririk egin gabe egon bazen ere, lasterketa ordua iristearekin batera hasi zen euria Oñatin. Pena bat. 21:30 alderako zirkuitua erabat bustita gelditu baitzen eta horrek asko baldintzatu zuen pinoi finkodun bizikleten lasterketa. Txirrindulariek nahi baino motelago joan behar izan zuten. Balaztarik gabe arriskua handia baitzen. Hala ere, abiadura jeistea ez zen nahikoa izan eta errepidean zeuden zebra-bide eta bidegorriko marra gorriek, izotz pista bilakatu zuten Oñatiko zirkuitua. Txirrindulari gehientsuenak erori ziren, beroketa lanetan edo lasterketan, baina ia guztiek probatu zuten lurraren gogortasuna. Baita lasterketa zabaltzen zuen motor gidariak ere. Zorionez baina, inork ez zuen aparteko kolperik hartu eta proba normaltasun osoz osatu ahal izan zen.

 

Zoru bustian hoberen moldatu zen txirrindularia, Bartzelonatik etorritako Ivan Morente izan zen. Teknika eta abiadura erakustaldia eskaini zuen kataluniarrak. 24 kilometro horietan hainbat ziklistari itzulia kendu zizkien eta horren ondorioz, azken hauek lasterketatik kanpo gelditu ziren. Probak aurrera egin ahala, geroz eta txirrindulari gutxiago gelditzen ziren eta Morentek nagusitasun osoz irabazi zuen Kantoikriten laugarren edizioa. Kataluniarrak 42:40 osatu zituen 24 kilometroak eta ia bi minutu atera zizkion bigarren sailkatua izan zen Marco Hita (44:23) madrildarrari. Podiumeko hirugarren postua, Valladolidetik etorri zen Sergio Antonentzat (44:54) izan zen.

 

Emakumezkoen artean onena, Irene Mendez izan zen. Murtziarra bostgarren itzulian gelditu zen probatik kanpo (doblatua izan zelako) baina ordurako lasterketa buruan zihoanez, Mendezentzat izan zen garaipena.

 

Mugarza oñatiar onena

Proba amaitzerik izan ez zuen arren (doblatua izan zelako), Iñigo Mugartzak bigarren urtez jarraian irabazi zuen herriko ziklista azkarrenaren saria. Mugartzak, bederatzi itzuli osatu zituen eta sailkapen orokorrean hamargarren postua eskuratu zuen.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

Morente kataluniarrak irabazi zuen lasterketa. Argazkia: www.fotorunners.es

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.