Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-07-14 11:41:02
CAJA RURAL BIDEBIDE TALDEKO ZIKLISTEN ARTEAN SARTU ZEN
Garazi Erostarbe bigarren, Larrabasterran

Larunbat arratsaldean El Carmen saria jokatu zen Larrabasterran (Bizkaia). Lasterketa ezberdinak ospatu ziren eta emakumezko kadeteen artean, Ulma Aloña Mendi taldeko Garazi Erostarbe oñatiarrak, bigarren postua eskuratu zuen.

 

Aloña Mendiko ziklista gazteek sasoiko jarraitzen duten. Pasaden astean Mendaron lorturiko garaipen eta bigarren postuari, beste podium berri bat gehitu behar zaio. Kadete mailako Garazi Erostarbe txirrindularia izan da protagonista oraingo honetan. Oñatiarrak, Larrabasterrako El Carmen sari nagusian parte hartu zuen larunbat arratsaldean eta lasterketa oso txukun bat burutu ostean, bigarren postuan iritsi zen helmugara. 

 

33,7 kilometroko lasterketa izan zen eta garaipena, Caja Rural Bidebide taldeko Arantxa Garikanorentzat izan zen. 1:01:49 zeharkatu zuen helmuga garaileak. Garazi Erostarbe 1:03:27 iritsi zen helmugara eta podiumeko hirugarren postua, Caja Rural Bidebide taldeko Irati Astarloarentzat (1:05:10) izan zen.

Erostarbe Larrabasterrako podiumean. Argazkiak: Ciclismo Femenino.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.