Automobilismoa

Automobilismoa
2015-07-07 11:34:24
COPA FOCUS IZENEKO TXAPELKETAN LORTU DUTE PODIUMA
Mikel Altuna eta Erik Fuente hirugarren, Santillana del Mar-eko rallyan

Mikel Altuna eta Erik Fuente oñatiarrek, hirugarren postua eskuratu dute asteburuan, Santillana del Mar-en (Kantabria) jokaturiko rallyan. "Copa Focus" izeneko txapelketako bigarren proba puntuagarria izan da eta txantxikuarrek, azken unerarte borroka ederra izan zuten bigarren postua lortzeko.

 

Oñatiko automobilismoak albiste onak utzi dizkigu uztaileko lehen asteburu honetan. Larunbatean Santillana del Mar-eko herriak "Copa Focus" txapelketako bigarren proba puntuagarria hartu zuen eta Mikel Altuna eta Erik Fuente oñatiarrek lan bikaina egin zuten. Pilotu eta kopilotu txantxikuarrek, erabat zukutu zuten beraien Ford Focus autoa. Azken momenturarte bigarren postuaren lehian ibili ziren Aitor Fernandez eta Iker Askargortarekin (segundu pasatxora izan zuten), baina azkenean hirugarren postuaz konformatu behar izan zuten Altuna eta Fuentek.

 

Hala ere emaitza oso positiboa izan dela aitortu digu Fuentek: «Oraindik autoa ezagutzen ari gara. Eta egia esan lehen proba puntuagarrian erretiratu beharra eduki genuela ikusirik, kontutan hartzeko emaitza izan da asteburukoa. Bigarren postua hain gertu ikusteak ere, aho-zapore gozoa uzten digu» zioen atzo goizean. Kantabriako rallyak 6 kilometroko ibilbidea zuen eta alde batera zein bestera bi alditan pasatu behar izan zuten lehiakideek.

 

Arregi eta Gil hirugarren, lurgainean

Altuna eta Fuente ez ziren Santillana del Mar-en parte hartu zuten oñatiar bakarrak izan. Unai Arregi eta Sergio Gilek, lurgaineko open txapelketan parte hartu zuten eta sailkapen honetan, 3. postua eskuratu zuten, Seat Ibiza autoarekin. Lurgaineko opena Euskadiko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako federazioek antolatutako txapelketa da eta 4 lurralde hauetan zehar banatzen dira probak. Guztira 6 probak osatzen dute txapelketa.

 

Sailkapen ofizial guztiak [hemen].

Altuna eta Fuente Kantabriako podium nagusian. Argazkia: www.rallyak.eus

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.