Pilota

Pilota
2015-06-26 11:36:32
GALDOS ETA UGARTE BIKOTEAK ALEBIN "A" FINALA IRABAZI ZUEN
Txapel bat Aloñako pilotarientzat, eskolarte mailako txapelketan

Larunbat arratsaldean eskolarte mailako debagoieneko finalak jokatuko ziren Zubikoako frontoian. Benjamin eta alebin mailako finalak izan ziren. Lau guztira eta Aloña Mendiko pilotariak final guztietan izan zuten ordezkaritza. Zoritxarrez baina, eguna ez zen uste bezain ona izan emaitzei dagokienean. Izan ere, irabazi ahal zituzten lau txapeletatik bakarrarekin konformatu behar izan zuten oñatiarrek.

 

Alebin "A" mailan lortu zen garaipena. Jakina zen final honetan garaipena etxean geldituko zela, bi finalistak txantxikuarrak baitziren. Peru Galdos eta Mikel Ugarte izan ziren beraz bailarako final hauetan txapela lortu zuten bakarrak. Hala ere, maila hauetan helburua emaitza baino, kirolaz gozatzea eta ikastea dela onartu digute saileko arduradunek.

 

Bejamin "B" mailan Aramaio, Bejamin "A" mailan Bergara eta Alebin "B" kategorian Aramaioko pilotariak izan ziren nagusi. Txapelketa honen ostean, herriko pilotari gazteek amaitu dute aurtengo denboraldia.

Finalista guztiak elkarrekin larunbateko finalen ostean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.