Besteak

Besteak
2015-06-22 19:31:42
UZTAILAREN 6AN HASIKO DA LEHEN TXANDA
Nordic Walking jarduera eskainiko du uztailean, Zubikoa kiroldegiak

Gero eta indar handiagoa hartzen ari den Nordic Walking izeneko kirol jarduera probatzeko aukera eskainiko du uztailean Zubikoa kiroldegiak. Europa iparraldetik datorren kirol bat da. Konkretuki, martxa modalitate bat dela esan daiteke. Fondoko eskian oinarria duena.

 

Bereziki diseinatutako bi makilekin ibiltzean datza, eta makilak mugitzeko teknika bati esker, hankak ez ezik, gerritik gorako gorputz atalak ere asko lantzen dira. Gorputzeko giharren %90 aktibatzen dira Nordic Walking teknika berritzailearen bidez.

 

Edozein adin eta ezaugarri fisikoko pertsonentzako da egokia. Ibiltzea baino eraginkorragoa da, eta korrika egitean baino askoz gutxiago kargatzen ditugu artikulazioak. Hori horrela, oso kirol egokia da korrika egin ezin dutenentzat, eta paseatzea baino zerbait gehiago egin nahi dutenentzat. Makilekin ibiltzeko teknika erraz ikasten da, eta esaten dutenez, probatu dutenak harrapatuta geratzen omen dira.

 

Bi talde eta bi txanda

Zubikoa kiroldegiko kirol zerbitzuak, Nordic Walking-eko bi talde antolatu nahi ditu. Bata goizez (astelehen eta asteazkenetan 10:30-11:45), eta bestea arratsaldez (astearte eta ostegunetan, 18:45-20:00). Lau saio guztira, bi astetan. Lehenengo txanda uztailaren 6an hasiko da eta bigarrena hilaren 20an. Prezioa, 22,25€ txandako (bazkide ez direnek 28,63€). Kiroldegiko harreran eman behar da izena.

Bi pertsona Nordic Walking ariketa egiten. Argazkia: www.shawellnessclinic.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.