Triatloia

Triatloia
2015-06-19 11:34:37
IGANDEAN JOKATUKO DA PROBAREN LEHEN EDIZIOA
Arantzazu eta bere inguruak prest, Xterra mendi triatloirako

Xterra izeneko mendiko triatloien mundu mailako zirkuituak, Euskal Herrian geltoki bat izango du igande goizean. Eta aukeratutako tokia, Arantzazu eta bere inguruan kokatzen den Aizkorri-Aratz parke naturala izan da. Xterra Basque Country triatloiaren lehen edizioa, Uribarri Ganboako urtegian hasiko da. Uretatik irtenda, Arantzazuko Santutegiruntz abiatuko dira parte-hartzaileak bizikleta eta korrikako sektoreak osatzera. Probari buruzko xehetasun ugari eman zituen atzo Oñati Irratian, antolakuntza taldeko Iñigo Etxeberriak.

 

Igandeko Xterra Basque Country triatloia, Xterra Planet izeneko mundu mailako zirkuturako puntuagarria izango da. Espainiako estatuan guztira bost proba antolatzen dira eta Arantzazu inguruetan jokatuko dena, iparraldeko zonaldean egingo den bakarra izango da. Era berean, kros triatloiko Euskadiko Txapelketa izango da. Proba Fortuna Kirol Elkarteak antolatuko du Triatloiko Euskal Federazioaren, Debagoieneko Mankomunitatearen, Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, beste erakunde batzuen eta tokiko elkarteen lankidetzarekin.

 

Hiru modalitate

Triatloia izanik, proban izena eman duten kirolariek hiru modalitate egin beharko dituzte helmugara iritsi aurretik. Igeriketa, Uribarri Ganboako urtegian egingo da, Landako Probintzia parkean. Ondoren, parte-hartzaileek mendiko bizikleta hartu eta Arantzazuko Santutegira abiatuko dira. Bidean Elgeako mendilerroa eta santutegi inguruko basoak zeharkatuko dituztelarik. Etxeberriaren esanetan, «zirkuitu gogorra da eta zati tekniko ugari gainditu beharko dituzte lehiakideek». Atal honetan, Argider Isasti oñatiarrak zirkuitua diseinatzeko eskaini duen laguntza eskertu nahi izan zuen Fortuna taldeko kideak.

 

Arantzazura heldu ostean, kirolariek zapatilak jantzi eta Aloña eta Aizkorriko mendilerroan zehar ariko dira. Urbiako baselizatik igarotakoan santutegira itzultzeko bidea hartuko dute, bertan helmuga izango dutelarik. Triatloia bi distantzia egingo da: PRO (1.500-38-11,5) adituentzat eta OPEN (1.000-30-5,6) hasiberrientzat eta hirugarren aukera, taldekako proba izango da.

 

30 oñatiar

Kirol ekitaldi gehienetan gertatzen den bezala, Xterra triatloian ere, oñatiarren presentzia oso handia izango da. Proban izena eman 230 kirolarien artean, 30 txantxikuarrak izango baitira eta bidistantziatan eta taldekakoan ariko dira. Herri mailako kirolariekin batera, goi mailako hainbat kirolarien parte-hartzea ere bermatu zuen atzo Etxeberriak: «Faborito nagusia, Ruben Ruzafa valentziarra izango da. Xterra-ko egungo munduko txapelduna eta mendiko lasterketetako ziklista profesional ohia». Era berean, gertutik jarraitu beharreko beste hainbat izen egongo dira gizonezkoen artean: Gonzalo Orozco, Juan Carlos Nieto, Rubén Laon...

 

Emakumezkoen artean ere, kirolari oso garrantzitsuak bilduko dira igandeko triatloian. 2014ko XTERRA zirkuituko garaile Merce Tusell, gaur egun zirkuituko liderra den Natividad Gómez, Teresa Pons…ikuskizunik ez dela faltako, alegia.

 

Autobus zerbitzu bereziak

Iganderako iragarri den eguraldi onak langunduta, triatloiak Arantzazu eta inguruko mendietara jende ugari erakarriko dituela aurreikusten du antolakuntzak. Horregatik, Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartu eta goizean zehar, autobusak orduerdiro jartzea erabaki da. Autobus zerbitzua goizean indartuko da, Arantzazura igotzeko 7.30tatik 14.00tara eta Oñatira jaisteko, 8etatik 15.00tara. Ordu tarteren baten autobusean jendea pilatzen bada, zerbitzuak  5-10 minutuz atzeratu daitekeela jakinarazten duten arduradunek.

 

Arantzazuko aparkalekua betez gero ez da auto gehiagorik pasatzen utziko, Santutegira igotzeko modu bakarra beraz, autobusa hartzea izango da. Goizean zehar gainera, autobusak lau geltoki izango ditu herrian eta ohikoez gain, Beneditar mojen monastegi aurrealdean ere geratuko dira. Guzti horri arreta berezia jarriko diotela esan zuen atzoko elkarrizketan Iñigo Etxeberriak.

 

Elkarrizketa guztia entzun nahi izatera, sakatu beheko podcastean:

 


Probaren promoziorako bideoa ikusteko sakatu [hemen].


Arantzazu izango da probaren erreferentzia nagusia. Argazkia: XTERRA

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.