Mendia

Mendia
2015-06-15 11:17:23
BI PODIUM GEHIAGO, HERRIKO KORRIKALARIENTZAT
Maite Zabaleta bigarren Eskoriatzan eta Axier Alonso hirugarren Lakuntzan

Eskoriatzako Gabez Takarraran mendi lasterketak, bere bosgarren edizioa bete zuen larunbat iluntzean. Aurtengoan Imanol Larrañaga azkoitiarra (01:54:14) eta Nerea Amilibia aiarra (02:20:26) izan dira korrikalaririk onenak. Emakumezkoen artean, Maite Zabaleta oñatiarrak bigarren postuan amaitu zuen lasterketa.

 

104 lasterkarik eman zuten izena larunbat gauean Eskoriatzan ospatu zen Gabez Takarraren mendi lasterketaren bostgarren edizioan. Gaueko 23:00 hasi zen proba herriko plazan eta 23 kilometro eta 2.400 metroko gora-behera gainditu behar izan zuten korrikalariek. Ibilbidean besteak beste, Atxorrotx zein Makatzgaineko tontorreraino igo ziren parte-hartzaileak.

 

Gizonezko eta emakumezkoen artean garaipenerako lehia oso ezberdina izan zen. Gizonezkoen artean adibidez, garaipena azken momentuan erabaki zen. Izan ere, Imanol Larrañaga garaileak, Iñaki Uribe-Etxebarria bigarren sailkatuari, harmar segunduko tartea soilik atera zion helmugan.

 

Emakumezkoen sailkapenean berriz, Nerea Amilibia aiarrak nagusitasun osoz menderatu zituen aurrean izan zituen gainontzeko kideak. Amilibiak 2:20:26 osatu zuen ibilbidea eta ia 12 minutu atera zizkion bigarren postuan helmugaratu zen Maite Zabaleta oñatiarrari. Txantxikuarrak lasterketa oso ona burutu zuen eta 2:32:53 kronoan zeharkatu zuen helmuga arrastoa.

 

Bestelakoan esan, guztira bederatzi oñatiarrek parte hartu zutela larunbateko Gabez Takarraran mendi lasterketan. Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Axier Alonso hirugarren, Lakuntzan

Mendi lasterketekin jarraituz, Axier Alonso korrikalari oñatiarrak beste podium bat lortu du asteburuan. Kasu honetan, Lakuntza aldetik iritsi da albistea. Lakuntza-Aralar mendi lasterketak, bere hamabigarren ekitaldia ospatu zuen atzo goizean eta txantxikuarrak hirugarren postua eskuratu zuen gizonezkoen sailkapen nagusian.

 

Aralarko bihotzeko paraje ederretan zehar aritu ziren lehian irten ziren 148 korrikalariak. 24,7 km-ko mendi ibilbide izan zuten aurretik eta guztietan azkarrena, Unai Oria (2:04:01) izan zen. Zaldibiarrak, 19 segundu atera zizkion helmugan bigarren postuan iritsi zen Aritz Kortabarria arrasatearrari (2:05:20). Axier Alonso oñatiarrak osatu zuen podiuma (2:06:20).

 

Proba hasieratik hirukotea lasterketa buruan nabarmendu zen, baina Hirumugarrieta igotzen, zoritxarrez, txantxikuarrak ezin izan zuen eutsi aurreko bi lasterkarien erritmoa. Oria eta Kortabarriak elkarrekin jarraitu zuten azken jaitsierara arte. Eta azkenean 21 urteko korrikalari gaztea izan zen helmugan azkarrena.

Alonso eta Zabaleta podiumean. Argazkiak: Guaixe eta Goiena

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.