Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-06-11 11:31:21
BIGARREN AMAITU ZUEN SEGURAKO LASTERKETA LARUNBATEAN
Xabier Murgiondo Gipuzkoako azpitxapeldun

Pasaden larunbatean Segurako herriak, gazte mailako Gipuzkoako txirrindulari txapelketa hartu zuen. Ulma Aloña Mendi taldeak bi ordezkari eraman zituen probara eta Xabier Murgiondok esku-eskura izan zuen txapelketa. Lasterketa bikaina osatu zuen oñatiarrak baina azkenean, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Emaitza honi esker, Gipuzkoako azpitxapeldun berria da Murgiondo.

 

Gazte mailako ziklistek hitzordu garrantzitsua izan zuten larunbatean. Segurako txirrindulari taldeak antolatuta, Gipuzkoako txapelketa jokatu zen Gipuzkoako herrixka txikian eta Aloña Mendiko Xabier Murgiondok, behatz puntekin ukitu zuen Gipuzkoako txapela. 88 kilometrotako lasterketa izan zen eta 83 txirrindulari abiatu ziren baina helmugara 45 soilik iritsi ziren. Ziklistek erritmo bizian osatu zuten ibilbidea 38 km/h batazbestekoa atera zutelarik.

 

Xabier Murgiondok oso ondo neurtu zituen indarrak eta azken kilometroetara garaipena lehiatzeko aukerekin iritsi zen. Azken kilometroan baina indartsuena, Atracciones Sanz taldeko Oier Ibarguren txirrindularia izan zen. 2:17:09 zeharkatu zuen helmuga arrastoa eta Murgiondori metro batzuetako tartea baino ez zion atera. Oñatiarra bigarren postuan helmugaratu zen garailerengatik bost segundura (2:17:14). Podiuma Andoaingo taldeko Koldo Velascok (2:17:18) osatu zuen. Julen Umerezek ez zuen bere egunik onena izan eta 21. postuan iritsi zen helmugara (2:20:46).

 

Orion taldekako saria

Larunbateko proba ez zen asteburuko hitzordu bakarra izan Aloña Mendiko gazte mailako ziklistentzat. Igandean, Oiartzabalen Oroimenezkoan parte hartu zuten eta taldeko sailkapenean, bigarren postua eskuratu zuen Ulma taldeak.

 

Julen Umerez izan zen gure ordezkarien artean onena. Seigarren postua eskuratu zuen sailkapen nagusian eta era berean, Mendiko saria ere irabazi zuen. Ekaitz Txintxurreta 10. eta Xabier Murgiondok 14. postuan amaitu zuten 86 kilometrotako lasterketa.

 

Igandean Olakuako proba

Asteburu honetan berriz, Aloña Mendiko lagunek etxean lehiatu beharko dute. Izan ere, igande arratsaldean Olakuako probaren XXIX. edizioa jokatuko da Oñatin. Kadete mailako txirrindularientzako lasterketa izango da eta orotara, 60 kilometro osatu beharko dituzte parte-hartzaileek.

 

100 txirrindulari inguru espero dituzte antolatzaileek eta horietako zazpi, txantxikuarrak izango dira. Garazi Erostarbe, Adrian Perez, Ander Gartzia, Julen Otero, Aritz Leza, Nestor Uroz eta Josu Gartzia. Lasterketa arratsaldeko 16:00 hasiko da.

Murgiondo Segurako podiumean. Argazkia: Gtxe.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.