Mendia

Mendia
2015-06-03 08:34:46
IOKIN GARAI LAUGARREN POSTUAN HELMUGARATU ZEN
Hamaika oñatiar, Euskal Herria Mendi Erronka lasterketan

Larunbat goizean Euskal Herria Mendi Erronkaren III. edizioa ospatu zen Leitzan. 65 kilometro eta 3500 metroko gorabehera positiboa duen lasterketa gogor honek, 650 korrikalaritik gora bildu zituen Nafarroako herrixkan. Horien artean hamaika, txantxikuarrak izan ziren eta guztien artean azkarrena, Iokin Garai izan zen, sailkapen nagusiko laugarren postua eskuratu zuelarik.

 

Euskal Herria Mendi Erronkak, euskal mendizaletasunaren nortasuna, mendi lasterketa, lurraldetasuna, ofizialtasuna, Plazaola natur gunea eta eukara sustatzea helburu duen luzera handiko mendi lasterketa (“Trail”) bat da. Irteera puntutik helmugarako 65 kilometroetan, 7.000 metroko gorabehera metazen da. Leitza, Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberritik igaro eta inguruan dituen Aralarreko mendilerrora zehar lehiatzen den lasterketa gogorra da.

 

Larunbateko edizioan adibidez, 650 korrikalaritik gora elkartu ziren Leitzako irteeran. Baina arazo ezberdinen ondorioz, 493 lasterkari soilik iritsi ziren helmugara. III. edizio honetako korrikalari onenak Daniel Aguirre (6:42:59) eta Elena Calvillo (8:23:02) izan ziren.

 

Oñatiar ugari

Mendi lasterketa gogor honetan ere, hainbat oñatiar izan ziren. Orotara, 11 elkartu ziren Leitzako irteeran eta guztien artean onena, Iokin Garai izan zen. Garaik podiuma gertu izan bazuen ere, proban izandako arazo fisiko batzuen ondorioz, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 7:20:20 osatu zuen ibilbidea txantxikuarrak eta podiumetik 9 minutu eskasera gelditu zen.

 

Gainontzeko ordezkarien denborak hauek izan ziren: Joseba Aguirre (8:54:48), Xabier Lete (9:17:44), Andoni Azpiazu (9:18:03), Karlos Gonzalez (9:57:37), Iban Isasti (10:59:11), Maite Anton (10:59:11) eta Joxeba Igartua (11:08:48). Argider Isasti, Luis Urigoen eta Xabier Iñurritegik arazo ezberdinen ondorioz, ezin izan zuten lasterketa amaitu.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

Oñatiko hainbat korrikalari, irteera puntuan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.