Triatloia

Triatloia
2015-05-28 07:39:51
SOPLAOMAN-EKO GARAILEAK OÑATI IRRATIAN HITZ EGIN DU
Argider Isasti: «Amets bat bete dut, nire bizitzako lasterketa onena izan da»

«Amets bat bete dut, nire bizitzako lasterketa onena izan da» hitz horien bidez azaldu zuen atzo, Argider Isastik, pasaden asteburuan SoplaoMan-eko triatloian lorturiko balentria. Estatuko ultrarik gogorrena irabazteko gai izan zen Oñatiko triatleta eta bertan bizi izan zituenak kontatu zituen herriko irratian eginiko elkarrizketa batean.

 

Ume bat jostailu batekin egoten den irrifar eta alaitasun berberarekin iritsi zen atzo eguerdian Argider Isasti Oñati Irratiko estudioetara. Motxila bizkarrean hartuta eta barruan, asteburuan irabazitako garaikurra. Sekulako harri puska. Urrearen balioa duen harri koskorra zen hori triatleta oñatiarrarentzat. Izan ere, 20 ordutik gora kostatu zitzaion hura lortzea. Garaikurrarekin argazki sesioa egin, eta Bidaurreta Dorretxeko estudioetara igo zen Argider asteburuan Kantabrian bizi izandako esperientzia herritar guztiei kontatzera.

 

15-20 minutu irauten duen kirolen txokoa, ia ordu erdiz luzatu zen atzokoan, baina historiak merezi zuen. Argider Isastiren historia, oso luzea baitzen. «Egia esan harrituta nago. Nire garaipenak egundoko harrabotsa piztu du herriko komunikabideetan. Leku guztietan agertzen ari naiz eta zorion mezu mordoa iritsi zaizkit. Dagoeneko lorturiko balentriaz jabetzen ari naiz baina ez da erraza izan» zioen protagonistak elkarrizketa hasieran.

 

Irratsaioan zehar, lasterketan bizi izandako momentu guztiak xehetasun handiz azaldu zituen Isastik. Momentu oro, negar malkoek uzten dituzten begi distiratsuak urrunera begira jartzen zituelarik. Gorputza ez bada, burua eta gogoetak, oraindik Kantabrian egongo bailira bezala.

 

Etxekoak gogoan

Isasti bakarrik joan zen "Los 10.000 del Soplao" izeneko erronkara. «Jendetza izugarria bildu zen Cabezon de la Salen asteburuan. 8.000 kirolari eta orotara 40.000 bat lagun. Ikusgarria izan zen». Han egongo zen inskanbila eta bi egunez (ostirala eta larunbata) luzatzen zen proba izango zela ikusirik, Isastik bakarrik joateko erabakia hartu zuen.

 

Lasterketan momentu oro etxekoak buruan eraman zituela goraipatu nahi zan zuen txantxikuarrak. Bereziki, helmuga zeharkatzean eta podiumera igotzean oroitu zen beraietaz: «Era honetako probetan ibiltzen garenak baino, meritu gehiago dute gure inguruan dauden emazte, seme-alaba eta senitartekoek. Ordu asko ematen ditugu entrenatzen eta beraiengatik ez balitz, hau ez litzateke posible izango».

 

Horregaitik, Isastik deitaile txiki bat izan zuen etxeko guztiekin. «Gure lasterketako podiuma azkena izan zen. Aurretik, beste probetako podiumetara igotzen ziren gehienak bere taldeetako jantzi dotore eta babesleen logoekin igotzen ziren sariaren bila eta nik, kotxean kristalak garbitzeko erabiltzen dudan kamiseta zahar batekin igotzea erabaki nuen. Bertan, autoan neraman boligrafo batekin etxekoen izenak jarri nituen. Niretzat horiek dira eta, erronka pertsonal hau aurrera ateratzen laguntzen duten babesle nagusienak. Irudi oso bitxia izan zen» zioen barrezka Isastik.

 

Elkarrizketan zehar, intereseko beste hainbat kontu utzi zituen Argiderrek. Beheko podcastean entzun dezakezue solasaldi guztia:

 

Argider Isasti, SoplaoMan-eko garaikurrarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.