Futbola

Futbola
2015-05-27 11:28:05
GAZTE MAILAKO TALDEAK, KOPA IRABAZI DU
Aloñako Mendiko neskak, Gipuzkoako Kopa txapeldun!

Aloña Mendiko gazte mailako emakumezkoen taldeak, titulo bat irabaziz agurtu du aurtengo denboraldia. Mikel Biain eta Jon Regueiroren neskek, Gipuzkoako Kopa txapelketa irabazi dute. Igandean jaso zuten oroigarria Azkoagainean, Ohorezko Erregional mailako partidaren atarian.

 

Igandean amaitu zen 2014/2015 denboraldia Aloña Mendiko futbol sailarentzat. Lehen taldeak ikasturtea porrot batekin agurtu bazuen ere (1-3), Azkoagaineko berdegunean izan zen ospakizunerako tarterik. Gazte mailako emakumezkoen taldeak, Gipuzkoako Kopa irabazi du eta igandean bertan jaso zuten oroigarria Aloñako neskek.

 

Ohorezko Erregional mailako partidaren atarian talde bietako jokalariek pasilloa egin zieten Biain eta Regueiroren taldeari. Izan ere, Aloñako neskek asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako Kopa irabazi dute. Zelai erdian Javier Azpiazu Aloña Mendi K.E.ko lehendakariak, Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkari gisa, txapeldunen kopa eman zion Amaiur Olalde kapitainari eta Mikel Palacios talde nagusiko kapitainaren eskutik, lore sortatxoa ere jaso zuen.

 

Zenbaki oso onak

Liga erregularrean txapeldunen fasetik kanpo gelditu ostean, Gipuzkoako Kopa txapelketari ekin zion Aloña Mendik urtarrileko azken asteburuan. Bigarren fase honetan baina, oso emaitza onak lortu dituzte. 12 partidetan, 7 garaipen, 3 berdinketa eta 2 porrot baino ez dituzte erdietsi. Igandean, Azkoagainen Hernandiren aurka lortutako puntuari esker (2-2) Aloñak txapelketa irabazi du.

 

Sailkapena [hemen].

Gazte mailako emakumezkoen taldea. Argazkia: Miren Sanz

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.