Espeleologia

Espeleologia
2015-05-26 10:24:29
Oñatiko zenbait kobetan lapurretak egon dira
Herri ondarea lapurtzen ari direla salatu du AMET-ek

Oñatiko zenbait kobetan lapurretak gertatu eta gertatzen ari direla salatu berri du Aloña Mendiko Espeleologia Taldeak (AMET), bere Facebook orriaren bitartez. Lapurrek lurrean zuloak egin, hezurrak atera, puskatu eta gustokoenak bilduma pribatuetarako eraman egiten dituztela diote. Era honetako ekintzak salatu eta herri ondarea galtzeko arriskua dagoela azpimarratu nahi izan dute.

 

Aloña Mendiko Espeleologia Taldeak ohar garrantzitsu bezain kezkagarri bat kaleratu zuen igande iluntzean bere Facebookeko perfilean. Dirudienez, Oñatiko zenbait kobetan lapurretak egiten ari baitira azkenaldian. AMET-ekon oharrean diotenez, «horretan dabiltzanak lurrean zuloak egin hezurrak atera, puskatu eta gustukoenak eramaten dituzte euren bilduma pribatuentzako. Horrela, hezurrak berak eman dezakeen informazioaz gain, hezurraren testuinguruak ematen duena ere desagertzen da betiko». AMET-ekoen esanetan, «jakina da arkeologian askotan aurkitzen denak baino informazio gehiago testuinguruak ematen duela». Guzti horregaitik, oso kezkatuta daudela azaldu dute.

 

Herri ondarea, arriskuan

Herri ondarearen ikerketa, babesa eta kontserbazioa herri erakundeen ardura da. Oñatiko koben kasuan, Foru Aldundiarena. Erakunde publiko hauen lanei esker, hurrengo belaunaldiek ondare hori ezagutzeko eta berriz ikertzeko aukera izango dute. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak ekintza negargarri hauen berri Foru Aldundiari eman diola ere jakinarazi du eta lapurreta gehiago ez egoteko hartu beharreko neurriak har daitezela eskatu du.

 

«Oñatiko ondare arkeologikoa aberatsa da eta oñatiarrok harro egon behar dugu horretaz, denon ardura da. Ezin dugu utzi hori galtzen batzuen kapritxo eta zitalkeriengatik» esaldiarekin amaitzen da AMET-ekoen oharra.

Espeleologia taldeko bi kide, Gesaltzako koban. Argazkia: AMET.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.