Motorra

Motorra
2015-04-29 08:29:13
Polea egin zuen eta lehen mangan azkarrena izan zen
Michael Jimenez azpitxapeldun, Bajo Gállego lasterketan

Zuerako nazioarteko zirkuituak, Bajo Gállego izeneko motoziklismo probaren edizio berri bat ospatu zuen pasaden igandean. Iparraldeko eta Aragoiko txapelketako lehen proba puntuagarria izan zen Supermotard, Minimotard eta motor klasikoentzat. Michael Jimenez Oñatiarrak bigarren postua eskuratu zuen sailkapen nagusian.

 

Euria izan zen Bajo Gállego sariko protagonista nagusia. Zuerako (Aragoi) zirkuitua oso irristakor zegoen eta pilotu ugarik hainbat eroriko izan zituzten. Maila guztiak elkarturik, 60 lehiakide inguru batu ziren Iparraldeko eta Aragoiko txapelketako lehen proba puntuagarrian. Garaile gehienak Aragoikoak izan ziren: Hugo Francés Promo Aragón 140 kategorian, José Manuel Pérez ZR 125 CUP mailan eta David Galindo izan zen onena, en ZR 80 CUP modalitatean. Gainerako lasterketa guztietan irabazleak, Nafarroako Motoziklismo federakuntzako pilotuak izan ziren.

 

Entrenamendu ofizialetan eta lasterketako aurreneko mangan, erabat bustitatako zirkuito bati egin behar izan aurre pilotuek. Horrek asko baldintzatu zuen lasterketa eta akatsik egiten ez zituzten pilotuek saria jasotzen zutela esan daiteke. Horien artean egon zen Michael Jimenez oñatiarra. Lasterketa oso erregularra burutuz, bigarren postua lortu baitzuen sailkapen konbinatuan.

 

Polea eta garaipena lehen mangan

Entrenamentuen manga ofizialean denborarik onena "pole" egin zuen. Lehen manga gainera, lasterketa irabaztea lortu zuen. Bigarrenean berriz, zirkuituaren egoera dexente hobetu zen. Ur kantitaea murriztuz, gehiago arriskatzeko aukera izan zuten pilotuek. Azken manga honetan, Javier Prietok nagusitasun handia erakutsi zuen eta bere atzetik bigarren postuan iritsi zen helmugara Jimenez.

 

Sailkapen nagusian, Suzuki etxeko Javier Prietorentzat izan zen garaipena. Bigarren postua Michael Jimenez oñatiarrak eskuratu zuen eta hirugarrena, Gumy Sepúlveda izan zen. Espainiako Supermotard txapelketako sailkapen nagusian, bederatzigarren postuan dago oñatiarra 23 punturekin, liderrarengatik (Frances Cucharrena) 42 puntutara.

Michael Jimenez, podiumeko bigarren koskan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.