Pilota

Pilota
2015-04-17 10:40:31
FINALA MAIATZAREN 3AN (11:00), JOKATUKO DA
Igandean itxiko da Olabartako jaixetako pilota txapelketako izen ematea

Beste urtebetez, poliki-poliki badatoz auzoetako jaiak Oñatira. Hasteko, apirilaren 30tik maiatzaren 3ra Olabarta auzoko jaiak ospatuko dituzte. Maiatzaren 3an igandea, bi kirol zita iragarri dituzte. Herri Kirol jaialdia eta Pilota Txapelketako finalak. Azken honetan parte hartzeko aukera, igandean itxiko da.

 

Olabartako jai egitaraua prest dago. Apirilaren 30etik maiatzaren 3a bitartean, hainbat ekintza ezberdin ikusi ahal izango dira auzoan eta kirolei loturikoak, bi izango dira. Herri Kirol erakustaldia eta Pilota txapelketa. Lehena maiatzaren 3an izango da 13:30etan, auzo elkartearen pareko zelaian. Pilota txapelketako finala berriz, egun berean baina goizeko 11:00 jokatuko da Olabartako frontoi txikian.

 

Hala ere, kanporaketak lehenago jokatuko direnez, antolatzaileek izen ematea igande honetan bertan itxiko dela jakinarazi dute. Aurten gainera, gaztetxoentzat txapelketa berezia antolatu dute jai batzordeko kideek, Aloña Mendiko pilota sailarekin elkarlanean. Kanporaketak apirilaren 26an jokatuko dira eta gaztetxoek doan parte hartu ahal izango dute txapelketan. Nagusiek berriz, 5€ ordaindu beharko dituzte Olabarrietako elkartean, Aloña Mendiko pilota saileko bulegoan edo Ona tabernan.

 

Arautegi berezia

Olabartako frontoiaren ezaugarriak oso bereziak dira. Hori horrela, txapelketako partiduak ondorengo arautegiarekin jokatuko dira. 12 tantutako partiduak izango dira eta 2 set irabazi beharko dira kanporaketan aurrera egiteko. Sakea mugatuta egongo da, motz eta luze faltak penalizatuko direlarik. Pilotak frontis aurretik eta ondoren sabaia jotzea ez da falta izango eta azkenik, pilota frontoiko bi aldeetan dauden banku gainean gelditzen bada, toki horretatik botea eman gabe jarraitzeko aukera izango da.

 

Aurtengoa, txapelketaren hirugarren edizioa izango da. Iaz, 14 bikote aritu ziren eta irabazleak, Biain-Uriarte izan ziren.

Iazko txapelketako argazki bat.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.