Futbola

Futbola
2015-04-17 08:15:34
BERAIEN HISTORIAKO LEHEN TXAPELKETA IRABAZI NAHI DUTE
Etxaixat eta Kalañatasaray, lehen ligaren bila

Herriko Futbol Txapelketako denboraldia bihar arratsaldean amaituko da. Liga eta Kopa txapelketako finalekin batera, hirugarren eta laugarren posturako neurketa ere, jokatuko da. Beteranuen txapelketako asteburu garrantzitsuenaren atarian gaudela, alegia. Etxaixat eta Kalañatasaray taldeek, beraien historiako lehen liga irabazteko aukera izango dute.

 

Etxaixat eta Kalañatasaray alde batetik, eta Xaguxar eta Bundeswehr bestetik. Hauetxek dira hain zuzen ere, denboraldiko bi tituluak irabazteko aukeran dauden lau taldeak. Beste hamaika taldeak dagoeneko, txapelketatik kanpo daude. Salbuespen batekin; Albok eta Dollygans. Izan ere, hauek, ligako hirugarren posturako ohorezko partida jokatuko dute.

 

Arratsaldeko lehen partiduan (12:30), Albok eta Dollygans izango dira nor baino nor. Iazko ligako finalaren errepikapena, baina kasu honetan, hirugarren postua eskuratzeko ohorea izango dute soilik, jokuan. Adierazgarria Alboken kasua. Urte guztian zehar partidu bakarra galduta, finalerdia, beste guztiak irabazi egin baititu, finaletik kanpo gelditu zen.

 

Kopako finala, arratsaldeko 14:00etan jokatuko da. Xaguxar eta Bundeswehr izango dira aurrez aurre eta bi taldeek liga erregularrean gora behera batzuk izan zituzten arren, kopa txapelketa bikaina jokatu dute. Merezimendu osoz, iritsi dira beraz, finalera.

 

Ligako finala

Denboraldiko titulurik garrantzitsuenerako lehian, Etxaixat eta Kalañasatasaray taldeak ariko dira. Biek ala biek, debuta egingo dute txapeldunen final handian eta «gogotsu baina urduri» daudela onartu zuten atzo, taldeetako ordezkariek.

 

Kalañatasaray-ren ibilbidea izugarri ona izan da. Partidu bakarra galdu du denboraldi guztian eta beste guztiak irabazita, merezimendu osoz iritsi da finalera. Gol asko egiten dituen taldea da. Iñigo Arregi Arrola pitxitxiaren presentzia edota, taldearen defentsako egitura sendoa dira ezaugarri nabarmenenak. Azken urteetan lan bikaina egiten ari da eta iaz lorturiko kopa txapelketa izan daiteke horren adierazle nagusiena.

 

Etxaixaten kasua ordea, guztiz bestelakoa da. Lehen ligaxkan ozta-ozta sailkatu ziren txapeldunen faserako. Hemen ere, hasiera oso kaskarra izan zuten. Izan ere, finalean aurkari izango duten Kalañatasaray-ren aurka 4-0 galdu zuten. Hala ere, egoera hori erabat irauliz, ondorengo bi partidak 4-1 emaitzaz irabazita lortu zuten finalerdietarako txartela.

 

Finalerdi lehiatuak

Finalerdiak oso lehiatuak izan ziren. Etxaixatek 1-2 irabazi zion Albok-i pronostiko guztiak hautsiz. Alboken urteko ibilbidea ikusirik, faborito nagusia zen baina Etxaixatek sorpresa eman zuen finalerako txartela eskuratuz. Kalañatasaray berriz, 3-2 nagusitu zitzaion Dollygans-i. Hori horrela, bi taldeek beraien lehen liga irabazteko aukera izango dute bihar arratsaldeko 15:30etatik aurrera.

 

Aurrez-aurrekoa irratian

Urtero egin ohi duten bezala, Oñati Irratiko lagunek, final nagusian arituko diren bi taldeetako ordezkariak aurrez-aurre jarri zituzten Azkoagaineko berdegune gainean. Protagonistak Josu Zumalde (Etxaixat) eta Asier Azpiazu (Kalañatasaray) izan ziren.

 

Bi jokalariak taldeen sorreratik ari dira txapelketan eta liga irabaztea «oso polita» izango litzatekela onartu zuten. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Zumalde eta Azpiazu ligako koparekin, Azkoagaineko berdegunean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.