Saskibaloia

Saskibaloia
2015-04-16 10:56:12
BERE GAIXOTASUNAREN INGURUKO BURLA EGIN ZION AURKARI BATEK
Asier De la Iglesia: «Gaixotasuna dudanetik, negar egin dudan lehen aldia izan da»

Kirol munduan, onartezinak diren hainbat jokaera ikusten dira askotan eta horien aurrean, salaketa jarri eta neurriak hartzea ezinbestekoa da antzerako egoerarik etorkizunean errepikatu ez daitezen. Oraingo honetan zorigaiztoko protagonista, Natra Oñati Aloña Mendiko Asier De la Iglesia jokalaria izan da. Larunbatean, Irunen jokaturiko liga partiduan, etxeko taldeko jokalari batek, bere gaixotasunaren inguruko lekuz kanpoko komentario bat egin zion. Aloñako saskibaloi sailak, publikoki salatu nahi du Erroibideko jokalariaren portaera.

 

Natra Oñati saskibaloi talde nagusia protagonista izan da asteburu honetan. Eta zoritxarrez, albistea ez da kirol arlotik etorri. Asier De la Iglesia pibotak jasandako hitzezko "eraso" larri batek eman du kasu honetan, zeresana. Zumarragarrari Esklerosi Anizkoitza antzeman zioten duela hiru urte eta gaixotasun gaizto horri, erantzun izan dion alaitasun eta indarrarengatik egin da ezagun estatu osoan. De la Iglesiak gaixotasunari aurre egiteko modu onena saskibaloian jolasten jarraitzea zela erabaki zuen eta jokaera eredugarria, txalotua izan da Euskal Herriko kantxa askotan.

 

Hala ere, bere kirol ibilbideko momenturik gogorrena, larunbatean bizi zuen Aloñako jokalariak. Partidako hirugarren laurdenean erasoan saskiratze bat egiten ari zela, Erroibideko jokalari baten falta jasan zuen. Saskiratzea lortuta ere, De la Iglesiak Iruneko jokalariak jokaldi horretan izan zuen gogortasuna salatu nahi izan zuen eta hor iritsi zen eguneko lekuz kanpoko komentarioa: "Gaixorik badago eta ezin badu jolastu, ez dezala jolastu!!" oihukatu zuen etxeko jokalariak.

 

Komentario horren aurrean, Asier De la Iglesiak ezin izan zuen erreakzionatu. Oso minduta zegoen eta jaurtiketa librea egiteari uko egin eta aldaketa eskatu zuen: «Ezin nuen jokatu. Min asko egin zidan nire gaixotasunaren aurka egindako komentarioak eta batez ere epaile eta Erroibideko entrenatzailearen jarrerak. Hiru urte hauetan negar egin dudan aurreneko aldia izan da» onartu dio jokalariak OK Magazineari.

 

Emaitzak, garaipenak, porrotak, sailkapenak alde batera utzi eta era honetako jokaera lotsagarri eta tamalgarriak gertatu ez daitezen, Aloña Mendiko jokalariak ondorengo elkarrizketa eskaini digu, gertatutakoa azaltzeko:

 

Asier De la Iglesia iraindua izan zen Irunen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.