Mendia

Mendia
2015-04-15 09:50:47
LARRUN MENDIRA JOANGO DIRA
Mendi irteera berria igandean, Aloña Mendirekin

Aloña Mendiko mendi sailak, irteera berria antolatu du igande honetarako. Urteko laugarrena izango da eta oraingo honetan, Larrun mendira joango dira. Goizeko 7etan irtengo dira postetxe pareko autobus geltokitik eta ibilbidea, Sara herritik abiatu eta Ibardinen amaituko da. Izen ematea zabalik egongo da, ostegunerarte.

 

Aloñako mendi sailak antolaturiko urteko laugarren irteera, Larrun mendi ikusgarrira izango da. Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik baina antolatzaileek diotenez, 1000 metro inguruko gora-behera eta 15 kilometroko luzeera izango du. Aurreikuspenak betetzen badira, bost edo sei ordu ingurutan osatuko da irteera. Sara herritik abiatu, Larruneruntz doan trenbidea igaro, tontorretik itsas alderako begiradaz gozatu eta Ibardineko bentara jeitsiz, emango zaio amaiera irteerari.

 

Izen ematea zabalik

Izen ematea apirilaren 16an (osteguna) itxiko da. Interesa duenak, Aloña Mendi tabernan izena eman ahal izango du. Bazkideek 10€, bazkide ez direnek 13€ eta langabetuek 5€ ordaindu beharko dituzte. Gogoratu, federatuta egon behar dela aurtengo irteera guztietan parte hartzeko.

Larrun mendia. Argazkia: Aloña Mendi.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.