Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-04-14 11:06:58
EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO SELEKZIOAREKIN
Julen Umerez eta Xabier Murgiondo federakuntza txapelketan lehiatu dira

Igande goizean estatu mailako txirrindulari onentsuenak biltzen dituen federakuntza txapelketako lehen lasterketa puntuagarria jokatu zen Valladoliden. Autonomia guztietako selekzioak elkartu ziren bertan eta euskal ordezkaritzan bi oñatiar izan ziren. Julen Umerez Euskal selekzioarekin eta Xabier Murgiondo Gipuzkoakoarekin.

 

Errepideko denboraldi hasiera bikaina osatzen ari dira Ulma Aloña Mendi taldeko Julen Umerez eta Xabier Murgiondo. Lasterketa gehienetan oso aurrean ibili dira eta gazte mailako euskal rankingean ere, Julen bigarrena da eta Xabier berriz, hamargarrena. Erregulartsun horri esker, federakuntza txapelketako lehen proba puntuagarrian lehiatzeko aukera izan zuten biek ala biek. Umerezek Euskal selekzioko ordezkari gisa eta Murgiondok berriz, Gipuzkoako koloreak defendatuz. 

 

Orokorrean oso esperientzia aberasgarria izan dela onartu zigun atzo Murgiondok: «Oso maila altua zegoen lasterketan. Kilometro aldetik ere luzea zen eta orokorrean oso gustora gelditu naiz egindako lanarekin». 130 kilometroko proban zehar hiru mendate puntuagarri zeharkatu behar izan zituzten. Murgiondok 25. postua eskuratu zuen bigarren sailkatuaren denbora berean iritsi zen tropelean heldu baitzen helmugara. Umerezek berriz oso lan ona egin zuen probako kilometro askotan, baina azken zatian lehertu eta azkenean 65. postuarekin konformatu behar izan zuen. Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Federakuntza txapelketak bi proba puntuagarri izango ditu aurtengo denboraldian. Aurrenekoa osatuta, bigarren proba maiatzaren 2an jokatuko da Lazkaon. Orain arteko maila erakusten badute, Umerez eta Murgiondok aukera asko izango dituzte berriz ere, hautatzaileen deia jaso eta lasterketaz gozatu ahal izateko.

 

Aimar Erostarbe garaile, Legazpin

Gazte mailako lasterketak alde batetara utzita, igande goizean alebin eta infantil mailako txirrindulari proba jokatu zen Legazpin. Eskolarte mailako Aloña Mendiko ziklistek ere, maila oso ona eman zuten. Guztira hamar ordezkari izan ziren bi proben artean eta alebin mailako lasterketan, Aimar Erostarbek garaipena lortu zuen.

Xabi eta Julen elkarrekin Valladolideko irteeran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.