Triatloia

Triatloia
2015-04-14 10:18:33
ANTXINTXIKA TALDEAK BI GIZON SARTU ZITUEN PODIUMEAN
Mikel Ugarte bigarren, Gandiako triatloian

Amateur mailako kirolariek orokorrean, atsedena hartu dute aste santuetan. Hala ere, bada, jai egun hauetan kirol proba ezberdinetan ibili den herritarrik. Antxintxika Triatloi taldeko Mikel Ugarte oñatiarren kasua esaterako. Gandiako triatloian parte hartu zuen larunbatean eta lasterketa osoan erakutsitako erregulartsunari esker, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuen.

 

Mikel Ugartek, Gandiako (Valentzia) triatloian parte hartu zuen pasaden larubatean. Playa de Gandia izeneko triatloiak bere zazpigarren edizioa osatu du asteburuan eta euskal triatletak, bailarakoak konkretuagoak izateko, eguneko protagonista nagusiak izan ziren. Gizonezkoen sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren sailkatuak, Antxintxika Triatloi taldekoak izan baitziren.

 

414 kirolari elkartu ziren guztira, sprint distantzian lehiatu zen probara. 750 metro igerian, 21,5 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika. Mikel Ugarte oñatiarrak lasterketa bikaina osatu zuen, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratuz. Igerian eta korrika oso indartsu agertu zen. Hala ere, arantza txiki batekin itzuli zen etxera. Izan ere, Ander Okamika taldekidearekin lasterketa buruan zihoala, arazo mekanikoak izan zituen eta denbora dexentez geldi egon behar izan zuen bizikletako sektorean.

 

Bestelakoan, igeriketako lehen partzialean, triatleta guztien arteko denbora onena egin zuen Ugartek (8:48). Bizikletako kilometroak berriz, 35:50ean osatu zituen, 36 km/h bataz bestekoa lortuz. Korrikako azken partzialean berriz, probako bigarren denbora onena (16:55) egin zuen. Erregulartasun horri esker, helmugara bigarren postuan iritsi zen Ugarte. 1:03:10 kronoan zeharkatu zuen helmuga arrastoa triatleta txantxikuarrak.

 

Probako gizonik azkarrena Ander Okamika (1:01:14) lekeitioarra izan zen eta hirugarren postua, Antxintxika taldeko Mikel Mujika bergarrarentzat izan zen (1:03:11).

Mikel Ugarte Gandiako helmugara iristen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.