Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-03-27 12:58:47
TREK TALDEKO ORDEZKARIAK OÑATIN IZAN DIRA
Markel Irizarren eguneroko bizitza, gertutik ezagutzen

Trek Factory Racing taldeko komunikazio arloko bi ordezkari, Oñati eta bailaran izan dira egunotan. Markel Irizar taldeko txirrindulari txantxikuarraren bizitzari buruzko erreportai berezi bat lantzen aritu dira eta datozen asteotan kaleratuko dute lana, taldearen web orrian eta enpresaren liburu korporatiboan.

 

Markel Irizar ziklista oñatiarrak bisita berezia izan du San Joseko zubian. Tirreno Adriatikotik etxera itzuli berritan, Tim Vanderjeugd eta Emily Maye taldekideen konpainian ibili da bi egunetan zehar. Lehena, taldeko prentsa arduraduna da eta bigarrena, argazkilaria. Biek ala biek, 48 ordu luze eman zituzten Oñati eta Arrasaten, Markelen egunerokoa jarraitu eta erretratatzen.

 

Ostegun goizean adibidez, Oñatin izan ziren. Markelen amaren etxean hasi zuten eguna. Ondoren, erdiguneko kaleetan kafe bat hartu eta Sancti Spiritus Unibertsitatera jo zuten. Oñatiko altxor historiko berezienetarikoa ezagutu ostean, herriko plaza eta Udaletxea bisitatu zituzten. Goizeko azken geldialdia, Arantzazuko Santutegian egin zuten.

 

Ziklistaren amonaren etxean bazkaldu ondoren, lan saio motz bat egin zuen Irizarrek eta eguna amaitzeko, OK Magazinearekin hitzartuta zuten elkarrizketa erantzun zuten txirrindulari oñatiarraren etxean, Arrasaten.

 

Ekimen berezia

Trek taldeko prentsa arduradunak adierazi zigunez, duela aste gutxi hasi dira ziklisten historio pertsonalei buruzko erreportaiak egiten. Asmoa, hauei esker, taldeko izar nagusiak eta historia berezienak izan ditzaketen ziklistak, zaletuengana hurbiltzea izango da. Ziklista profesionalak bai, baina horren aurretik pertsona arruntak ere badirelako.

 

Erreportai pertsonal hauen lehen atala, Julian Arredondo Kolonbiarraren bizitzaren kontaketa izan da. Aste honetan bertan argitaratu dute taldeko web orrian. Hurrengoa, Markel Irizarrena izango da eta okerrik ezean, hamabost egun barru kaleratuko dute Oñati eta Arrasate inguruetan egindako erreportaia.

 

Trek taldeko hiru ordezkariek Oñatin emandako urrats guztiak jarraitzeko aukera izan zuen OK Magazineak. Hori horrela, datozen egunotan talde Amerikarreko prentsa arduradunarekin egindako bideo elkarrizketa bat kaleratuko dugu gure web orrian.

 

Pasaden osteguneko egunaren [argazki galeria].

Irizar Unibertsitatean, taldeko prentsa arduradunarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.