Automobilismoa

Automobilismoa
2015-03-26 07:58:14
HIRUGARREN SARIA JASO ZUEN
Sergio Gil oñatiarra saritua, XX. Infomotor Argazki Lehiaketan

Pasaden larunbatean Avileseko (Asturias) Corte Ingleseko areto kultural nagusiak, XX. Infomotor Argazki Lehiaketako sari banaketen ekitaldia hartu zuen. Automobilei zuzendutako aldizkari espezializatuak, 2014 urteko argazkirik onenen egileak saritu zituen eta errekonozimendua jaso zuten lanen artean, Sergio Gil oñatiarraren argazki bat zegoen.

 

Argazki lehiaketara aurkeztu ziren lanen erakusketa itxiera eguna aprobetxatu zuten Infomotor aldizkari Asturiarreko ordezkariek, aurtengo sari banaketa ekitaldia osatzeko. Guztira estatu osoko 300 argazki inguru jaso ziren eta finalistek, garaikurra, diploma eta opari bana jaso zuten. Saria jaso zuten argazkilarien artean, hirugarren argazki bozkatuena, Sergio Gil oñatiarrarena izan zen. Txantxikuarrak lehiaketara aurkeztu zuen argazkia, Andorrako G-Series Txapelketan ateratako irudi ikusgarria da.

 

Bigarren postua, Praviako (Asturias) David Roldán argazkilariarentzat izan zen eta aurtengo erretratu onenaren saria, Pola de Siero (Asturias) herriko Carlos Lopezek eraman zuen. Errekonozimenduaz gain, 300€-ko saria eta Scratch Sport Rallyen munduko txapelketara joateko bidaia irabazi zuen Lopezek.

 

Automobilismoa eta argazkilaritza

Sergio Gil (Oñati, 1983), automobilismoari lotutako pertsona da. Udana Motor taldeko kidea izateaz gain, bere zaletasunetako bat, kirol proba hauetan argazkiak ateratzea da. Era berean, Rallyei buruzko www.rallyak.eus euskarazko atariaren arduradun nagusia ere bada oñatiarra. Bertan zintzilikatzen ditu jarraitzen dituen proba guztiei buruzko argazki eta erreportai landuak.

Oñatiarraren argazki saritua. Argazkia: Sergio Gil.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.