Futbola

Futbola
2015-03-25 13:11:31
GAZTELEKUA LEPO BETE ZEN LAGUNARTEAREN INAUGURAZIO OFIZIALEAN
Iñigo Martinez hunkituta, txantxikuar txuri-urdinen babesarekin

Txantxikuarrak Txuriurdinak direla agerikoa da. Herrian badira beste talde batzuetako zaleak baina Oñatiko gehiengoa, Errealzalea dela garbi gelditu zen atzo, Iñigo Martinezen lagunarteko aurkezpen ofizialean. Ia bi urtez egun hau itxaroten egon ostean, zaleek Gaztelekua goraino bete zuten eta talde donostiarreko jokalariak erabat txundituta joan ziren Oñatin jaso zuten babesarekin.

 

Adin guztietako herritarrak elkartu ziren atzo Gaztelekuan, Txantxiku Txuriurdinak taldearen aurkezpen ofizialean. Haurrak, Gazteak, nagusiak eta edadeko zaleek erabateko babesa eman zieten ekitaldira etorri ziren ordezkariei eta Errealaren aldeko babesa, herrian oso handia dela erakutsi zuten, beste behin ere. Ekitaldiak protagonista nagusi bat izan zuen: Iñigo Martinez. Txantxiku Txuriurdinak taldea, ondarruarraren peña ere, izango baita. Hala ere, Martinez ez zen atzo Gaztelekuko taulagainera igo zen Errealeko jokalari bakarra izan. Berarekin batera, David Zurutuza, Leire Fernandez eta Idoia Agirre jokalariak ere Oñatin izan baitziren.

 

Ekitaldi bikaina

Talde donostiarreko lau jokalariak, klubeko zuzendaritza batzordeko Nekane Soria eta Juanjo Arrietarekin batera etorri ziren atzoko ekitaldira. Era berean Aloña Mendiko futbol saileko presidente Jabier Azpiazu eta herriko Alkate Mikel Bianek ere, ez zuten atzoko agerraldian hutsik egin. Aurkezpenean ikusi ziren beste aurpegi ezagun batzuk Jon Urzelai eta Andoni Ugarte izan ziren. Aurrena Errealeko jokalari ohia eta Ugarte berriz, gaur egun Sansen ari den jokalari txantxikuarra.

 

Errealeko ereserkia lagun zutelarik hasi zuten jaia Gaztelekuan. Gaztetxoenek, ohorezko pasilloa egin zieten protagonistei eta ondoren taulagainean, aurreskua, lore sortak, opariak, Andoni Egañak abesturiko bertsoak eta Martinezen bizitzari buruzko ikus-entzunezko hunkigarri bat ere ikusi ahal izan zen. Guztia amaituta, argazki eta sinaduren txanda iritsi zen. Jarraian zintzilikatu dugun elkarrizketan antzeman daitekeen bezala, atzelari ondarroarra erabat hunkituta agertu zen Oñatin jasotako maitasun-keinuekin:

 

Iñigo Martinez eta bere familia, atzoko aurkezpeneko momentu batean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.