Futbola

Futbola
2015-03-24 08:52:47
18:30 GAZTELEKUAN ETA IÑIGO MARTINEZEN PRESENTZIAREKIN
Gaur arratsaldean egingo da Txantxiku Txuriurdinak taldearen aurkezpen ofiziala

Ia bi denboraldi pasa dira Txantxiku Txuriurdinak taldeak lehen urratsak eman zituenetik. Baina lagunartea, gaur arratsaldean (18:30) aurkeztuko da ofizialki. Gaztelekuan egingo dute Oñatiko Real-zaleak batzen dituen taldearen agerraldia eta Iñigo Martinez peñako irudi eta lehen taldeko jokalaria, ekitaldian egongo da.

 

Herriko Real-zaleak biltzen dituen Txantiku Txuriurdinak lagunartearen aurkezpen ofiziala egingo da gaur arratsaldean, Iñigo Martinez Realeko jokalaria bertan dela. Gaztelekuan izango da aurkezpena, 18:30etan. Aforo mugatua dela eta, peñako kideek izango dute lehentasuna sartzeko eta hori baieztatzeko, bazkide txartela eramatea komenigarria dela diote. Frontoi aldeko atetik izango da sarrera eta peñako kamisetrarekin joateko deia ere egin dute antolatzaileek.

 

400 bazkide

Bi denboraldiotan 400 zalek eman dute izena lagunarte berrian. Oñatiko bazkideak ez ezik, Ondarroa, Valentzia eta Gasteizkoak ere badaude Txantxiku Txuriurdinak taldean.

 

Antolakuntza taldetik adierazi dutenez, gaurko ekitaldian talde donostiarreko bost jokalari izango dira. Iñigo Martinez bera eta beste bi kide gizonezkoen lehen taldetik eta beste bi emakumezkoenetik. Ekitaldia bi aurkezlek gidatuko dute eta hainbat oroigarri emango zaizkie jokalariei.

Peñakideak Iñigo Martinezekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.