Atletismoa

Atletismoa
2015-03-23 10:26:10
MINUTU BATETIK GORAKO ALDEA ATERA ZION BIGARRENARI
Igor Mugarza Gipuzkoako txapeldun, martxan

Aloña Mendiko Igor Mugarza atleta gazteak garaipena lortu zuen atzo Errenterian jokatu zen Gipuzkoako martxa txapelketan. Nagusitasun handia erakutsi zuen oñatiko korrikalari gazteak Alebin mailako proban eta helmuga puntuan, minutu batetik gora atera zion bigarren sailkatuari.

 

Alebin eta Infantil mailako Gipuzkoako martxa txapelketak jokatu ziren atzo goizean Errenteriako Fanderiako kirol gunean. Infantilek 3 kilometroko proba egin behar zuten eta alebinek berriz, 2 kilometrotakoa. Azken maila honetan lortu zuen garaipena Igor Mugarza txantxikuarrak. Lasterketa hasieratik oso maila ona eskaini zuen Aloña Mendiko korrikalariak eta 11:20 amaitu zituen antolakuntzak markaturiko 2 kilometroak. Minutu batetik gorako diferentzia lortu zuen bigarren sailkatuarekiko.

 

Aloña Mendiko ordezkarien esanetan, balio anitzeko korrikalaria dugu Mugarza. Oso gaztetxoa izanagaitik ere, dagoeneko atletismoko modalidade gehientsuenetan oso ondo moldatzen dela erakutsi baitu.

 

Laredoko 10 km

Eskolarte mailako txapelketa honekin batera, asteburuan, goi mailako beste lasterketa batean izan dira Aloña Mendiko atleta nagusiak. Larunbat arratsaldean Laredoko 10 kilometroen proba jokatu zen. Espainiako federazioak homologatutako proba da kantabriarra eta bertan aritu ziren goi mailako atleten artean, oñatiarrek egindako lana goraipatzekoa izan zen.

 

Guztira 1.265 parte-hartzaile bildu ziren larunbatekoan eta aipatzekoa da ia atleten erdiak (601) 40 minututik beherako markan helmugaratu zirela. Adituen esanetan, estatu mailako lasterketa onena da Laredokoa.

 

Esanguratsua bereziki Yeray Varelak lortu zuen marka. Txantxikuarrak 30:36 kronoa osatu zuen (22. postua) eta bide batez, distantziako bere marka pertsonala ezarri zuen. Alberto Revuelta ere, Varelarekin batera iritsi zen helmugara (30:37). Oñatiko taldeko ordezkarien artean, hirugarren denbora onena Sergio Garciarena izan zen (31:40). Hirurek, Apirilaren 18an Albaceten jokatuko den Espainiako txapelketan lehiatzeko minima eskuratu zuen.

 

Mikel Ugarte (33:15) eta Tasio Gomezek (33:36) ere parte hartu zuten larunbateko proban. Lehenak oso lasterketa ona burutu zuen eta Gomezen kasuan larunbatekoa ez zen bere egunik onena izan. Hala ere, orokorrean Aloña Mendiko atleta guztiek maila oso altua eman zuten prestigio handiko lasterketa honetan.

Igor Mugarza Errenteriako podiumean.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.