Besteak

Besteak
2015-02-27 14:14:49
BI PROIEKTU EGITEKO BALIATUKO NAHI DU DIRU LAGUNTZA
Olabartako bidegorri-sarea garatzeko diru laguntza eskatuko dio Udalak Diputazioari

Udalak bidegorri sarea Olabarta auzoruntz osatzeko asmoa du aurten eta horren haritik, bi proiektu ditu eskuartean: Ugarkaldetik Olabarrieta auzo sarreraraino iritsiko den bidegorri zatia alde batetik, eta Udanako igoera hasi aurretik dagoen errepide azpiko pasabidea, bestetik. Bi proiektuak garatzeko, aldundiari diru laguntza eskatzea erabaki du.

 

Diputatuen Kontseiluak 2013ko martxoan erabaki zuen Gipuzkoako lurralde historikoan bizikleten eta oinezko bideen Udal sarea garatzeko diru laguntzak ematea. Urte horretan bertan, 2013an nahiz 2014an hartarako deialdiak kaleratu ziren eta aurtengo deialdia duela gutxi zabaldu berri da.

 

Bidegorria

Ugarkalde eta Olabarrieta auzoa elkar lotuko dituen bizikleta eta oinezkoentzako bidea, Gipuzkoa 2630 errepideari jarraituz eta honen ertzean egokitzeko proiektua oso aurreratuta dauka Udalak.

 

Atzo iluntzean egin osoko bilkuran egitasmoa behin betiko onartu eta beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko desjabetze espedienteari hasiera ematea onartu zen.

 

Lur-azpiko pasabidea

Gipuzkoa 2630 errepide horren 12,7 kilometro puntuan (Udana mendatearen hasieran) bestalde, oinezko nahiz txirrindularientzat azpiko pasabidea egokitzeko proiektua ere badu Udalak. Azken Osoko bilkuran, egitasmoaren bigarren aldaketa hasiera batean onartu zen.

 

Aipaturiko bi proiektu hauek, 2015eko aurrekontuetan jaso direnez, lanak garatzeko Diputazioaren diru laguntza eskatzea erabaki da.

Olabarta sarrerako bidegurutzea.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.