Eskia

Eskia
2015-02-26 10:25:58
MENDIKO ESKIKO JARDUERA ONENAREN SARIA EMAN DIOTE
Aitor Otxoa eskiatzailea saritu du Euskal mendizale federazioak

Otsaileko hilabetea, oso garrantzitsua izaten da euskal mendizaleentzat. Izan ere, garai honetan, urtero, Euskal mendizale federaziokoak urteko kirol sariak banatzen ditu. Aurtengoa, Getxon ospatu zen pasaden ostiralean eta errekonozimendua jaso zuten kirolarien artean, Aitor Otxoa eskiatzaile oñatiarra zegoen.

 

Getxoko Etorkizuna mendi taldeak antolatu zuen aurtengo Euskal mendizale federazioko gala nagusia. Bertan, 2014. urtean era batera edo bestera mendiko kirol eta diziplina ezberdinetan nabarmendu diren kirolari eta eragileak saritu ziren eta errekonozimendua jaso zutenen artean, Aitor Otxoa oñatiarra zegoen.

 

Otxoak mendiko eskiko jarduera onenaren "Andres de Regil" saria jaso zuen. Atzo eguerdian Oñati Irratian elkarrizketatu zuten oñatiarra eta bertan zioenez, ilusio berezia egin dio errekonozimenduak: «Egia esan ez nuen espero horrelakorik, baina nik uste 13 urte hauetan egin dudan ibilbidearen saria izan dela». Saritu guztien zerrenda [hemen].

 

Euskal Herriko txapelketa

Saria dastatzeko astirik gabe, saria jaso eta zuzenean Izabara (Nafarroa) joan zen Otxoa ostiralean bertan. Mendiko eskiko Euskal Herriko txapelketa lehiatu baitu bertan asteburuan. Larunbatean kronoigoera eginez eta bakarkako modalitatean igandean. «Pozik gelditu naiz txapelketan egindakoarekin. Beterano mailan paper txukun bat egin nahian joan nintzen eta uste dut lortu nuela» zioen atzoko elkarrizketan.

 

Asteburuko txapelketan baina, atentzioa eman zion datu bat topatu zuen Izaban Aitorrek: «Izena eman zuten 151 partehartzaileetatik, gehienak Euskaldunak ginen eta harrigarriena, niretzat behintzat, Euskal Herriko txapelketa batean 20 oñatiar topatu izana da». Datu horrek herrian dagoen maila azpimarratzen duela adierazi zuen Otxoan.

 

Helburu berriak

Ostiralean jaso zuen saria eta Euskal Herriko txapelketako esperientziaz gain, etorkizunerako dituen helburuetaz ere hitzegin zuen eskiatzaile oñatiarrak. Egoera pertsonala aldatu zaion neurrian, orain eskia «gozatzeko eta lagunekin ondo pasatzeko» egiten duela esan zuen. Hala ere, erronkarik ez du falta eta duela urte batzuk baino gutxiago lehiatuko duen arren, dagoeneko bi erronka berri dituela esan zuen; Altitoy martxoak 7-8an eta Pierra Menta hurrengo asteburuan.

 

Otxoak esandako guztiak entzun nahi izatera, hemen daukazue atzoko elkarrizketa osoa entzungai:

 

Aitor Otxoa oñatiarra, beste saritu guztiekin. Argazkia: Joseba Zubeldia.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.