Besteak

Besteak
2015-02-12 10:32:11
OLASAGASTI BAJA IZANGO DA. ORDEZKOA MIKEL LARRAÑAGA
Binakako Urrezko Aizkorako finalerdia jokatuko da igandean Oñatin

Igande eguerdian, Herri Kirol zaleek hitzordu garrantzitsua dute Oñatin. Euskal Herriko egungo aizkolaririk onenak lehian ikusteko aukera bikaina izango baita herriko plazan. Eguerdiko 12:00 hasiko da Urrezko Aizkorako finalerdia. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegiko pilotalekura pasako da ikuskizuna. Aurten ez da sarreraik ordaindu beharko.

 

Eusko Label sariko urrezko kategoriaren finalerdi honetan, Aitzol Atutxa-Ugaitz Mugertza (iazko txapeldunak) bikoteak, Joxe Mari Olasagasti-Felix Etxeberria bikotearen aurka lehiatu behar zuten. Baina igeldokoa min hartuta, ez da igandean Oñatin lehiatzeko moduan izango. Bere ordezkoa, Mikel Larrañaga izango da. Azpeitiarra Gipuzkoako txapelduna da eta Felix Etxeberriaren bikotea izango da Oñatiko finalerdian.

 

Jaialdia borobiltzeko, Jokin Eizmendi (E.H.-ko txapelduna) eta Idoia Etxeberriak erakustaldia egingo dute harrijasotzen. Modalitate ezberdinak gainditu beharko dituzte aizkolariek: zutik, kolpeka, txanda librean... Guztira 24 enbor moztuko dituztelarik. Antolakuntza taldeak ahalegin berezia egin du ikuskizuna herrira gerturatzeko. Horregaitik, aurten, ez da sarrerarik ordaindu beharko eta nobedade handiena, kiroldegitik plazara eraman izana da.

 

Elkarrizketa Oñati Irratian

Oñatiko Herri Kirol Taldearen ekimenez iritsiko da Urrezko Aizkora txapelketa Oñatira, Udalaren eta honako etxe hauen laguntzarekin: Mekalki, Batuak, Gelatzu, Magdalena gasolindegia, Gereta ardoak, Soraluze hotela, Garibai aroztegia, Erle garajea, Ulma fundazioa, Amets eta Opel Berezao tailerrak eta Markiegi upategia.

 

Igandeko ikuskizunaren azken ordua ezagutu nahian, atzo antolakuntza taldeko Angel Villar, Oñati Irratiko kirolen txokoan izan zen. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

Atutxa-Mugerza iazko txapeldunak, Oñatin izango dira. Argazkia: www.uztarria.eus

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.