Futbola

Futbola
2015-01-30 15:08:32
A TALDEKO AZKEN JARDUNALDIA JOLASTUKO DA ASTEBURUAN
Amaitzear da liga erregularra Herriko Futbol Txapelketan

Liga erregularreko azken jardunaldiak jokatu dira datozen bi asteburuetan Herriko Futbol Txapelketan. A taldeak, asteburu honetan jokatuko du bere 7. jardunaldia eta igande arratsalderako, amaitutzat emango du lehen fase honetako lana. B taldean berriz, datorren asteburuan amaituko da fase erregularra. Jardunaldi erabakiorrak jokatuko direla, alegia. Bi jardunaldi hauek igaro ostean, Txapeldunen ligaxka eta Kopako kanporaketak hasiko dira.

 

Asteburuko jardunaldiari begira jarriz gero, A multzoa oso interesgarri dagoela esan daiteke. Albok taldea izan da onena, jokatu dituen sei partidak irabazita. Dagoeneko ziurtatuta dauka lidertza eta txapeldunen ligaxkarako txartela, baina beste lau taldeek (Sasquatch, Etxaixat, Auschwitz eta Joxely) azken jardunaldian erabakiko dute bere sailkapeneko posizioa. Sasquatch-ek txapeldunen ligarako postua ziurtatuta dauka, baina azken jardunaldian bigarren postua mantendu nahiko du.

 

Etxaixat, Auschwitz eta Joxely-ren helburua berriz, 3 eta 4 postuak eskuratzea izango da. Horrek Txapeldunen ligarako sailkapena ematen baitu. Momentu hauetan, Etxaixat eta Auschwitz taldeek abantaila nabarmena dute Joxely-rekiko. Dena den, adi jarraitu beharko dira asteburuko partida guztiak, azken jardunaldiak urtero sorpresaren bat uzten baitu.

 

Bestelakoan, Bundeswehr, Indar 85 eta Txuskosek dagoeneko ez daukate aukerarik lehen lau postuetara iristeko. Gogoratu beharra dago, lehen lau sailkatuek Txapeldunen ligarako pasea lortzen dutela eta beste guztiek, kanporaketa eran jokatzen diren Kopa txapelketa jokatu beharko dute.

 

A TALDEKO SAILKAPENA

1.- Albok 18p. (+23)

2.- Sasquatch 12p. (+1)

3.- Etxaixat 11p. (+4)

4.- Auschwitz 10p. (+7)

5.- Joxely 8p. (-2)

6.- Bundeswehr 5p. (-7)

7.- Indar 85 3p. (-9)

8.- Txuskos 1p. (-16)

 

B taldeari dagokionez, azken jardunaldira gauza gehienak erabakita iritsiko dira. Txapeldunen liga Dollygans, Kalañatasaray, Nandrolona eta Kili Kolok jokatuko dute eta Kopa berriz, Txarrixak, Xaguxar eta Paketinaikosek. Datorren astean erabakiko dena, lehen lau postuen ordena izango da. 

 

B TALDEKO SAILKAPENA

1.- Dollygans 13p. (+11)

2.- Kalañatasaray 12p. (+28)

3.- Nandrolona 10p. (0)

4.- Kili Kolo 7p. (+4)

5.- Txarrixak 6p. (-14)

6.- Xaguxar 3p. (-6)

7.- Paketinaikos 1p. (-23)

 

Asteburuko jardunaldia

Elurrak kalterik ez badu egiten, aurrez esan bezala, asteburu honetan A taldeko 7. eta azken jardunaldia jokatuko da Azkoagainen. Partida eta ordutegiak hauetxek izango dira:

 

Sasquatch - Txuskos (Larunbata 14:30 / Epailea: Arrilla)


Auschwitz - Bundeswehr (Larunbata 18:30 / Epailea: Moli) 


Joxely - Indar 85 (Larunbata 20:00 / Epailea: Txarrixak)


Etxaixat - Albok (Igandea 13:30 / Epailea: Marku) 

Albok eta Dollygans iazko finalistak, aurten ere fin dabiltza.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.