Atletismoa

Atletismoa
2015-01-30 11:57:05
IGANDEAN JOKATUKO DA AZPEITIAN, DISTANTZIA MOTZEAN
Herriko atletak prest, Euskadiko kros txapelketarako

Oñatiko korrikalariak prest dira neguko lehen erronkari aurre egiteko. Igandean, Azpeitiako herriak Euskadiko kros txapelketak hartuko ditu. Distantzia motzean lehiatuko da txapelketa eta gure ordezkari gehienak, emaitza garrantzitsuak lortzeko asmoarekin joango dira.

 

Kros motzeko txapelketa izanik, korrikalariek 4000 metroko zirkuitu bati aurre egin beharko diote asteburuan. Eguraldi aurreikuspenen arabera, euria, hotza eta elurra ere egin dezake igandean. Beraz, zirkuitua lokaztua eta pisutsu egongo dela agerikoa da. Kontutan hartzeko faktorea izango da, zalantza izpirik gabe.

 

Sailkapeneko aurreneko bi taldeek, Espainiako txapelketarako txartela lortuko dute. Martxoaren 1ean ospatuko da Cáceresen estatu mailako txapelketa eta Aloña Mendiko gizonezkoen talde nagusiak, begiz jota duten helburua izango da. Espainiako txapeletarako txartela lortuz gero, talde oñatiarrak laugarren aldiz jarraian izango luke ordezkaritza estatuko txapelketa onenean.

 

Talde indartsuak

Igandeko txapelketan lehia oso bizia aurreikusten da. Talde guztiek, plantillan dituzten korrikalaririk indartsuenak eramango dituzte Azpeitiara eta Aloña Mendi ere ez da atzean geldituko. Ondorengo zortzikoteak defendatuko ditu herriko taldearen koloreak absoluto mailako lasterketan: Yeray Varela, Sergio García, Andoni Correas, Mikel Ugarte, Tasio Gómez, Unai Hernández, Alberto Revuelta eta Imanol Cruz.

 

Emakumezkoen artean, Gasteizko La Blanca taldearen lana ere gertutik jarraitu beharko dugu. Izan ere, Estela Biain oñatiarra, talde arabarreko kideetako bat izango baita.

 

Beterano maila

Absoluto mailaz gain, igandekoa beterano mailako txapelketa ere izango da. Hemen ere, oñatiko herriak korrikalari indartsuak izango ditu. Emakumezkoen artean Estela Biain sasoi puntu bikainean iristen da eta txapelketa irabazteko hautagaietako bat izango da. Gizonezkoetan berriz, Ramón Varela podiumeko postuen lehian ibiltzeko asmoarekin joango da Azpeitiara.

Andoni Correas izango da Aloñako korrikalarietako bat.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.