Besteak

Besteak
2015-01-27 10:21:55
Auzo horien artean Bidegorria eraikiko da
Ugarkalde eta Olabarrieta arteko lurrak eskuratzeko prozesua, martxan dauka Udalak

Ugarkalde eta Olabarrieta lotuko dituen bidegorriaren proiektua abenduko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak aho batez. Sestra Ingenieritza eta Arkitektura taldeak idatzitako proiekturaren arabera, bidegorri berria GI-2630 errepidearen ertzean egokituko da. Olabarrietara
goazela bidearen ezkerreko aldean, hain zuzen ere.

 

Herriko bidegorri sarea osatze aldera, aurrerapauso handia eman zen abendu amaieran. Udalak, Ugarkalde eta Olabarrieta lotuko dituen bidegorriaren proiektua aho batez onartu baitzuen urte amaierako osoko bilkuran. Proiektua onartzearekin batera, bidegorria egokitu ahal izateko beharrezkoa den lurzorua okupatzeko nahitaezko desjabetze espedientea hastea erabaki zuen udalbatzak. Horrekin batera obraren onura publikoa, gizarte intereseko izaera eta lursailak okupatu beharraren aldeko deklarazioa ere egin du udalbatzak.

 

Ezaugarriak

Bi auzo hauen artean eraikiko den bidegorria, bizikleta eta oinezkoentzako bide segurua izango da; 3 metroko zabalera izango du eta errepidetik babesteko hesiak eta argiteria ere jarriko dira. Proiektuak 409 mila euroko aurrekontua izango du.

Bizikleta erabiltzaile bat, Bidaurreta inguruko bidegorrian.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.