Atletismoa

Atletismoa
2015-01-26 14:20:05
EUSKADIKO KROS TXAPELKETA PRESTAZEN ARI DA
Estela Biain hirugarren, Idiazabalgo herri krosean

Estela Biain korrikalari beteranoak sasoiko jarraitzen du. Pasaden astean Gasteizko La Blanca taldearekin Arabako kros txapelketa irabazi ostean, atzo goizean arlo indibidualean emaitza esanguratsua lortu zuen Idiazabalgo herri krosean. Emakumezko sailkapen orokorrean, hirugarren postua lortu zuen oñatiarrak.

 

Idiazabalgo herri krosak XXXV. edizioa bete zuen atzo goizean. Giro freskoa egonagaitik ere, korrikalariak ez ziren kikildu eta beste urtebetez, jendetza hurbildu zen geroz eta oihartzun handiagoa hartzen ari den lasterketara. Goizean goizetik, herriko kalean korrikalariz bete ziren Idiazabalen. Lehen orduetan gaztetxoenen txanda izan zen eta eguerdian berriz, nagusiena.

 

Parte hartze handia

Zirkuitu berria estreinatuz abiatu zen atzoko lasterketa nagusia. 10,245 metro zeharkatu behar izan zituzten lasterketan izena eman zuten ia 600 lasterkariek. Gizonezkoetan Asier Cuevas eibartarra izan zen azkarrena (32:54). Emakumezkoen sailkapenean berriz, Izaro Rubiorentzat izan zen.

 

Korrikalari ordiziarrak erraz irabazi zuen lasterketa. 38:53 zeharkatu zuen helmuga. Bigarren postua, Lourdes Colomo zizurkildarrarentzat izan zen (40:19) eta hirugarren emakumezkorik azkarrenaren ohorea, Estela Biain oñatiarrak eraman zuen (41:53). Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Biainen hurrengo helburua, igande honetan Azpeitian jokatu den Euskadiko kros txapelketa izango da. Bestelakoan aipatzekoa, atzoko lasterketan izan zen herritar kopurua. Guztira 42 oñatiar izan ziren Idiazabalgo lasterketan.

Atzoko emakumezkoen podiuma.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.