Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-01-23 10:46:37
PLAZAN IZANGO DIRA BIHAR GOIZEAN (10:00-14:00)
2015eko bazkide kanpaina abiatuko du asteburuan Txirrinkak

Txirrinka Oñatiko bizikleta zaleen elkarteak, 2015eko bazkide kanpaina abiaraziko du bihar. Goiz osoan zehar, bazkide berriak egin ahal izango dira herriko plazan propio jarriko duten mahaian. Goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da horretarako aukera.

 

Txirrinka elkarteak bazkide berriak egiteko mahaia jarriko du bihar goizean herriko plazan. Elkarteko arduradunak, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izango dira plazan, 2015 urterako antolatu duten bazkide kanpainaren lehen deialdian. Iazko urtean egindako ekintza ezberdinen argazki eta bideoak jarriko dituzte ikusgai eta kamisetak, islatzaileak, etab... ere salgai izango dituzte. Kafea eta salda ere eskainiko dute.

 

Bazkide kuota

Bazkide egin nahi duenak, urteko 10€ kuota jarri beharko du eta dagoeneko bazkide direnek ere, beste horrenbeste ordaindu beharko dute karneta berritu nahi izatera. Taldeak bi aukera ezberdin eskaintzen ditu kuota ordaintzeko. Txirrinkaren Laboral Kutxako kontu korrontean (3035 0005 33 0050069509) diru-sarrera eginez, edo norberaren kontu zenbakia taldeari emanda. Azken kasu honetan, Txirrinka arduratuko litzateke kobrantza egiteaz.

Plazan izango dira Txirrinkakoak bihar goizean. Argazkia: Txirrinka.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.