Mendia

Mendia
2013-04-18 10:16:58
IX. EDIZIO HONETAN 42 OÑATIAR IZANGO DIRA IRTEERAN
Infernua prest da iganderako

Aloñako igoerak bederatzi urte beteko ditu domekan, eta aurtengo ediziorako aspaldidanik bete dute korrikalarien kupoa; 250 lagun izango dira irteera puntuan. Goizeko hamarretan hartuko dute irteera parte-hartzaileek.

 

Lehenengo ediziotik Aloñako Igoerak harrera oso ona izan du korrikalarien artean. Besteak beste, egutegiko igoera gogorrenetakoa delako –8 kilometroan mila metro igoko dituzte– eta antolaketa aldetik ere proba biribila delako. Domekara begira, azken urteetan izan diren korrikalari handiak espero ez dituzten arren, ikuskizunik ez dela faltako ziurtatu zuen Santi Mendiola antolakuntza taldeko arduradunak. Besteak beste, korrikalariekin batera, parapente lasterketa ere izango delako (betiere, eguraldiaren baldintzak onak baldin badira).

 

Hemen daukazue atzo Oñati Irratian egindako elkarrizketa osoa entzungai.

 

 

Santi Mendiola eta Aratz Losada Oñati Irratiko estudioan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.