Mendia

Mendia
2015-01-13 11:55:36
IGANDEARAKO ANTOLATU DU HITZORDUA ALOÑA MENDIK
Olabarta auzoari bira, urteko lehen mendi irteeran

Aloña Mendiko mendi sailak prest dauka 2015 urteko mendi irteeren egutegi berria. Guztira 13 irteera iragarri dituzte eta aurrenekoa, igande honetan bertan izango da. Lehen irteera honetan, herrian bertan geldituko dira. Olabarta auzoari bira emango zaio, bere mugak zeharkatuz. Azken finean, Oñatiko bazterrak hobeto ezagutzeko helburuarekin antolauriko irteera izango da.

 

Igandeko mendi irteerak, 12 kilometroko luzeera eta 1000 metroko gora-behera dauka. Amiño, Jentiletxe, Gorostiaga, Udana eta Auntzolatik pasa ostean, berriz ere Olabartara jeitsiko dira. Antolatzaileen esanetan irteerak ez du inongo zailtasun teknikorik eta era guztietako pertsonei zabalik dagoen deialdia da. Aurreikuspenak betetzen badira 5 ordu ingurutan osatuko da ibilaldia.

 

Irteera goizeko 08:30 egingo da Olabartako elkartean eta urteko lehen irteera honen berezitasun nagusiena, doan izango dela da. Ez da ezer ordaindu beharko irteera parte hartzeko.

 

Izen ematea eta bazkaria

Izen ematea urtarrilaren 15an (osteguna) itxiko da. Interesa duenak, Aloña Mendi tabernan egin ahal izango du inskripzioa. Era berean, Aloña Menditik gogoratu nahi da irteera amaieran Olabartako elkartean bazkaltzeko aukera izango dela. Eta izen ematea doanekoa den arren, elkarteko bazkarirako 35 pertsonentzako muga jarri dute antolatzaileek.

 

Amaitzeko, Aloña Mendiko mendi saileko arduradunek gogorarazi nahi dute aurtengo mendi irteeratan parte hartzeko ezinbestekoa izango dela mendian federatuta egotea.

 

Urteko egutegia

Hauetxek izango dira aurtengo irteerak:

 

- Urtarrilak 18: Olabartako bira+bazkaria Olabartan

- Otsailak 14-15: Eski trabesia. Zuriza-Linza inguruak

- Otsailak 15: Izki. Apellaniz-Obecuri

- Martxoak 14-15: Eski trabesia. Erabakitzeke, elurraren egoeraren arabera

- Martxoak 15: Ollo harana

- Apirilak 19: Bera-Larrun-Sara

- Maiatzak 17: Aralar

- Ekainak 21: Castro Valnera

- Uztailak 18-19: Otsogorrigane+Auñamendi (Larrau-Lescun)

- Irailak 12-13: Posets

- Urriak 18: Uraren Ibilbidea

- Azaroak 15: Antigua-Izaspe-Samiño-Azkoitia

- Abenduak 20: GR123 Ondarru-Lekeitio

Igandean hasiko da Mendi irteeren denboraldia. Argazkia: www.vhwellfit.com.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.