Saskibaloia

Saskibaloia
2013-02-21 09:22:36
Asier de la Iglesia Oñati Irratiko estudioetan egon da
Saskiratze bat Esklerosi Anizkoitzaren alde

Aloña Mendiko Saskibaloi sailak, Otsailaren 23rako ekimen garrantzitsu bat antolatu du. ESKLEROSI ANIZKOITZAREN aldeko eguna ospatuko baitu, EBA mailako Natra Oñati – Zornotza ST partiduan. Natra Oñati EBA mailako liderra da eta Zornotza bigarren sailkatua beraz, oso partida erakargarria izatea aurreikusten da. Egun hau antolatzearen arrazoia, ondorengoa da. Natra Oñati taldeko ASIER DE LA IGLESIA zumarragarrari, orain dela hilabete gutxi antzeman diote gaixotasun hau.

 

Hori dela eta jarri da abian ekimena. Gaixotasuna antzeman ondoren, jokalaria ADEMGI (Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkartea) sartu zen. Denbora tarte honetan, elkartea oso egoera larrian dagoela konturatu ondoren (baliabide gutxi, dirulaguntza gutxi, azpiegitura txikia...), beraien alde dirua batzeko ekimen bat proposatu zuen klubean; EBA mailako partida egun bat aprobetxatzea hain zuzen ere. Gaiaren garrantzia ikusirik, Aloña Mendiko Zuzendaritza batzordeak aho-batez, proposamena aurrera eramatea onartu zuen.

 

Horren harira, otsailak 18 astelehena, Oñati Irratiko Kirol Tarte Nagusian Asier elkarrizketatu genuen. Hona hemen elkarrizketa hunkigarri entzungai.

 

Asier De la Iglesia Oñati Irratiko estudioetan

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.