Hamalaugarren urtez, aurten ere Udalak Oñatiko Kirol Sariak eman ditu. Urtean zehar gehien nabarmendu diren kirolarien eta honen inguruan lan egiten duten eragile, teknikari eta laguntzaileen lana eta esfortzua aitortzen da bertan. Bigarrenez, Adik Komunikazioa-ko lantaldeak garatu du ekitaldirako aurkezpen bideoa.
Abenduaren 19an egin zen ekitaldian, ondorengo ikus-entzunezkoa erakutsi zen. Bideo lanak, herriko familia baten kasua aztertzen du. Oñatiko familia batek herrian dagoen kirol eskaintzaren bitartez, familia nola hazi eta hezi dezakeen erakusten du.