Besteak

Besteak
2014-12-24 12:46:08
HERRITARREN SARIA IOKIN GARAI MENDI LASTERKARIAK IRABAZI DU
Andoni Ugarte, 2014 urteko Oñatiko kirolari onena

Andoni Ugarte Errealeko futbol jokalariak irabazi du 2014 urteko kirolari onenaren saria
Ostiral arratsaldean banatu ziren 2014 urteko Oñatiko Kirol Sariak udaletxeko osoko bilburen aretoan. Jendez gainezka egon zen udaletxea aurtengo kirolari onenei harrera egiteko. Udal ordezkari eta bertaratu ziren kirolari, senitarteko, agintari... guztiak gustora irten ziren sari banaketa ekitalditik.

 

Andoni Ugartek jaso zuen gain, beste sei sari ere banatu ziren eta orotara 7 izan ziren errekonozimendua jaso zuten kirolari edo taldeak. Dagoeneko urte amaierako agendetan ondo markatutako ekitaldia da Oñatiko kirol sariena. Izan ere, ostiralekoa hamalaugarren ekitaldia izan zen. Helburua herriko kirolarien lana eta esfortzua saritzea da eta aurkezpenean besteak beste bi balore azpimarratu ziren: konpromisoa eta ilusioa.

 

Zazpi sari

Guztira zazpi sari banatu ziren ostiraleko ekitaldian. Urteko kirolari onenaren saria Andoni Ugarte futbolariak jaso zuen. Ugartek denboraldi bikaina egin zuen iaz Realeko gazte mailako taldean; Espainiako txapeldunen kopako finalera iritsiz eta Europako Txapeldunen ligako final laurdenetara sailkatuz. Aurten Sanse taldean ari da eta momentuz minutu gehienak jokatuz gainera. Saria jaso ahalaz bat protagonista elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Hona hemen bere hitzak:

 

 

Taldekako kirol saria, Aloña Mendiko emakumezkoen gazte mailako eskubaloi taldearentzat izan da. Denboraldi biribila egin ostetan, Euskal Ligara igotzea lortu baitzuten. Pablo Garciak ere ondo merezitako saria jaso zuen, entrenatzaile gisa egiten ari den lanagatik. Aloña Mendiko maila guztietako taldeak zuzendu ostean, azken hiru denboraldiotan Arrasaten ari da, 1. Maila Nazionaleko taldea zuzentzen, oso lan ona eginez. Kirolaren alde egindako lanaren saria Pedro Irurzun "Naparra"-rentzat izan da aurten. Txirrindularitzaren alde bereziki hiru hamarkada luzez egindako lan ordainezina eskertuz.

 

Sari horiez gain, kirol batzordeak bi aipamen berezi ere egin nahi izan zituen. Abixaran taldeak jaso zuen bat, emakumezkoak atletismora hurbiltzeko egiten ari den lanagatik, eta Ismael Egañak ere errekonozimendu berezia jaso zuen, futbol jokalari, entrenatzaile eta prestatzaile fisiko gisa egin duen lana eskertzeko.


Herritarren saria

Herritarren sarirako epaimahaiak proposatutako hiru hautagaien artean sekulako lehia egon da aurtengoan. Guztira 362 boto jaso dira (iaz baino 98 gehiago). Iokin Garai mendi lasterkariak jaso zuen saria, oso boto gutxiren aldearekin (%38,40). Arianna Burgos gimnastarentzat izan zen bigarren postua (%36,19) eta Mikel Ugarte triatletak (%23,76) eskuratu zuen hirugarrena. Guztiek ere, txalo zaparra itzela jaso zuten. Herritarren arteko botazioaren %1,65a boto txuriak izan ziren.  

Saritu guztiak udaletxeko harreran. Argazkia: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.