Besteak

Besteak
2014-12-18 10:26:17
Body balance, Zumba eta Fit-bike tono saio bereziak egingo dira
Gabonetako fitness jaia egingo dute bihar kiroldegian

Egoitek enpresako arduradunek, gabonetako fitness jaia antolatu dute bihar arratsalderako. Body balance, Zumba eta Fit-bike tono saioak egingo dituzte. Nahi beste ekintzetan eman daiteke izena eta inskripzioa, kiroldegiko sarreran egin beharko da.

 

Gabonak gain-gainean daudela aprobetxatuz, Zubikoa kiroldegiko fitness jardueretako arduradunek, jai berezi bat antolatu dute bihar arratsalderako. Hiru ordu inguruko fitness jaia izango da eta hiru ekintza ezberdinez osatuko da. Lehen jarduera, Body Balance, 17:15-18:15 arte izango da. Ondoren, Zulai Plazaolak gidatutako Zumba saioa egongo da 18:15-19:15etara. Eta eguna amaitzeko, 18:30-20:00etara, Fit-Bike tono saioa eskeiniko da.

 

Izen ematea

Aurrez aipatu bezala, nahi beste ekintzetan izena eman daiteke. Prezioari dagokionez, kiroldegiko ekintzetako erabiltzaileentzako doan izango dira saio guztiak. Bazkidea baina ekintzetan ez dabilenak, 3€ ordaindu beharko du eta bazkide ez denak eta ekintzetan ere ez dabilenak, 5€. Izena Zubikoa kiroldegiko sarreran eman behar da.

Zumba izango da jaialdiko ekintzetako bat.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.