Karate

Karate
2014-12-17 09:31:44
ALAZNE UNZURRUNZAGA ETA KARMELE EGAÑA PROTAGONISTA
Bi domina oñatiarrentzat, gabonetako karate txapelketan

Pasaden igandean gabonetako karate txapelketak jokatu ziren Hondarribiako Jostaldi polikiroldegian. Aloña Mendik karateka ugari eraman zituen urteko azken hitzordura eta Alazne Unzurrunzaga eta Karmele Egañak, domina bana eskuratu zituzten. Zilarrezko bat eta brontzezko beste bat.

 

Kata eta kumite modalitatean lortu zituzten aipaturiko oroigarriak. Alazne Unzurrunzagak zilarrezkoa eskuratu zuen, alebin mailan eta gerriko laranja/berdetik marroiarteko kategorian. Karmele Egañak berriz, brontzezkoa irabazi zuen infantil mailan, kumitean +50 kg. kategorian.

 

Aloña Mendiko karatekak sasoiko jarraitzen dute urte amaiera honetan ere. 

Unzurrunzaga eta Egaña taldekideekin Hondarribian. Argazkia: Karate saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.