Besteak

Besteak
2014-12-16 11:57:07
URTE HASIERAN BIDALIKO DIRA BIZIKLETAK
Oñabike proiektuak, 47 bizikleta bidaliko ditu Indiara

Oñabike proiektuak, balorazio positiboa egin du bizikletak batzeko egin zuen azken deialdiaz. Pasaden astean zehar, institutuko egoitzetan eta igandean plazan jaso zituzten herritarrek emandako bizikletak. Guztira, 22 bizikleta jaso zituzten. Aurretik jasota zituzten beste 25 bizikletei batu eta orotara, 47 bizikleta bidaliko dituzte Indiara.

 

Pasaden astean jasotako 22 bizikletak Larrañako egoitzan daude dagoeneko. Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzen Gidaritza Heziketa Zikloko ikasle eta irakasleak arduratuko dira bizikleta horiek txukundu eta konpontzeaz eta prest dituztenean, Indiara bidaliko dituzte beste 25 bizikletekin batera.

 

Bicicletas sin fronteras gobernuz kanpoko erakundea arduratuko da Oñatin batutako 47 bizikletak Indiara eramateaz. Larrañatik adierazi dutenez, okerrik ezean urte hasieran egingo da bidalketa. Zuazola-Larrañako arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete proiektuan lagundu duten guztiei.

Igandean Oñatiko plazan jaso zituzten bizikletak. Argazkia: Zuazola-Larraña BHI

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.