Aloña Mendiko mendi sailak irteera berria antolatu du igande honetarako. Urteko azkena izango da eta Gipuzkoako kostaldera joango dira. Deialdia igandean goizeko 7etan, irtengo da postetxe pareko autobus geltokitik. Ibilbidea Zumaiatik abiatu, eta Deban amaituko da.
Igandeko ibilbideak, 14 kilometroko luzeera eta 650 metroko gora-behera dauka. Konkretuki, Gipuzkoari bira ematen dion GR-121 ibilbidearen laugarren etapa beteko dute. Ibilbide erraza izango da eta momentu guztietan, Gipuzkoako kostaldeko eremu ederrenetariko batean ibiliko dira; hain famatua den flyschean ibiliko baitira. Urteari bukaera egokia emateko gainera, bazkaria izango dute Debako herrian bertan.
Izen ematea abenduaren 18an (osteguna) itxiko da. Interesa duenak, Aloña Mendi tabernan egin ahal izango du inskripzioa. Bazkideek 10€, bazkide ez direnek 13€ eta langabetuek 5€ ordaindu beharko dituzte irteeran parte hartu ahal izateko.