Atletismoa

Atletismoa
2014-12-15 10:09:41
Inoizko ekitaldirik jendetsuena izan zen atzokoa
Xabier Luis bigarren, Arrasateko Santamas krosean

Arrasateko herriak, Santamasetako krosaren edizio berri bat hartu zuen atzo goizean. 37. ekitaldia, inoizko edizio jendetsuena izan zen eta izena eman zuten 263 partehartzaileen artean, bi korrikalari nabarmendu ziren: Beñat Arnaiz eta Ane Zabala. Lasketerketako onenak izan ziren aretxabaleta eta arrasateko atletak. Aipatzekoa Xabier Luis oñatiarrak lorturiko bigarren postua, gizonezkoen lasterketa nagusian.

 

Marka guztiak hautsi zituen atzoko Santamas krosak Arrasaten. Historiari begirada bat botata, lasterketa honek sekula ez zuen gainditu 180 korrikalaritako muga baina atzokoan, ia bikoitzu egin zen. Guztira 263 lagun bildu baitziren proba nagusian. Hala ere, aurrez jokatu ziren haurren lasterketak kontutan hartuta, 449 korrikalari bildu ziren atzoko atletismo festan.

 

Eguerdiko 12:00etan hasi zen lasterketa Maala kalean. Korrikalariek herritarren animoak eta txaloak jaso zituzten ibilbidean zehar eta proba hasieratik bi korrikalari nabarmendu ziren. Beñat Arnaiz aretxabaletarra eta Xabier Luis oñatiarra. Antxintxika triatloi taldeko bi korrikalariak lasterketa buru jarri ziren, baina bigarren itzulirako aretxabaletarra bakar bakarrik gelditu zen probako lidertzan. Luisek ezin izan zuen Arnaizen erritmoa eutsi eta azkenean, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Podiuma Iñigo Altzola arrasatearrak osatu zuen.

 

Emakumezkoetan, diferentzia handiak izan ziren lehen sailkatuen artean. Ane Zabala arrasatearrak erraz irabazi zuen proba. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, Raquel Alonso eta Onintza Langaran izan ziren. Maila indibidualeko lasterketez gain, kuadrilen arteko lasterketa ere lehiatu zen. Sailkapen nagusiak hauetxek izan ziren:

 

Gizonezkoak:

1. Beñat Arnaiz (21:28)

2. Xabier Luis Urzelai (21:43)

3. Iñigo Alzola (22:38)

 

Emakumezkoak:

1. Ane Zabala (26:09)

2. Raquel Alonso (27:54)

3. Onintza Langaran (29:40)

 

Koadrila gizonezkoak:

1. Arrasate Runners

2. Antxintxika

3. Orixol

 

Koadrila emakumezkoak:

1. Oinazkarrak

2. Rubixak

3. Erratzautoa

Beñat Arnaiz eta Xabier Luis atzoko lasterketan. Argazkia: Aritz Gordo.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.