Besteak

Besteak
2014-12-11 22:32:50
IAZ, JOSUNE ODRIOZOLA IGERILARIAK IRABAZI ZUEN
OKS 2014ko herritarren sariko irabazlea bozkatzeko aukera zabalik, hilaren 18 arte

2014. urte amaiera honetan ere, Oñatiko Udalak Kirol Sariak emango ditu. Urtean zehar nabarmendu diren kirolarien, eta kirolaren inguruan lan egiten duten eragile, teknikari eta laguntzaileen lana eta esfortzua aitortu nahi da ekitaldi honen bitartez. Abenduaren 19an izango da sari-emate ekitaldia 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

 

Ohiko sariez gain, bigarren urtez herritarren saria emango da. Herritarrek urteko kirolaririk onena hautatzeko aukera izango dute, epaimahaiak proposatu dituen hiru hautagaien artean. Iaz Josune Odriozolak irabazi zuen Herritarren sariko lehen edizioa.

 

Aurtengorako baina, hiru kirolari proposatu ditu epaimahaiak. Iokin Garai mendi lasterkaria, Mikel Ugarte triatleta eta Ariadna Burgos gimnasta. Hirurek denboraldi bikaina burutu dute proba ezberdinetan lorpen garrantzitsuak eskuratuz.

 

Denboraldi borobilak

Hiru hautagaiek hainbat meritu egin dituzte urtean zehar. Iokin Garaiek adibidez, hirugarren postua lortu zuen Hiru Haundiak mendi lasterketa entzutetsuan. Era berean, bigarrena izan zen G2H proban eta garaipena lortu zuen Sobrarbeko Ultra trailean.

 

Mikel Ugartek ere denboraldi biribila osatu du akuatloi eta triatoian. Santurtziko triatloian hirugarrena izan zen. Euskadiko akuatloi txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen. Zizurko akuatloia ere irabazi egin zuen eta urteko emaitzarik garrantzitsuena, iraila hasieran iritsi zitzaion. Sprint distantziako Euskadiko Txapelketa irabaziz 23 urtez azpikoetan.

 

Hautagaietan gazteena Ariadna Burgos gimnasta da. Oñatiko kirolariak Bergarako Ariznoa taldeko kide gisa Euskadiko kadete mailako txapeldun izatea lortu zuen ekaina hasieran.

 

Abenduaren 18ra arte egongo da botoak emateko aukera udalaren webgunean. Parte-hartzaile guztien artean bi pertsonentzako afari bat zozketatuko da

Herritarren saria jasotzeko hiru hautagaiak.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.